inprimatu
Emakumearen askatasuna
Izenburua:
Emakumearen askatasuna
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
210.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Emakumearen askatasuna

 

Olea, I.

 

 -1-

 

 Ogeigarrengo gizaldi ontan

 au da nabarmendu dana

 emakumiak askatasuna

 lortzen egin duan lana.

 Ez uste izan au dala neri

 buruan sortu zaidana

 baizik nik baņa geiago dakin

 jakintsu batek enana,

 

 -2-

 

 Bizkai aldetik datorzkigunak

 dira oraingo berriak

 emakume bat dula alkate

 Ubideako erriak.

 Kezkarik gabe artu dituzte

 komeni diran neurriak

 gauz ontan ere ikabidea

 eman du Euskalerriak.

 

 -3-

 

 Mundua mundu dan ezkeroztik

 nagusi gizasemia

 bere ondoan beti mendeko

 izan da emakumia.

 Baņa jabetu da bere buruz

 esan du "Ez naiz umia"

 ondo pentsatzen jarri ezkero.

 bazun zerbaiten premia.

 

 -4-

 

 Zeruko Jaunak esanagatik

 "Adan: or zure laguna"

 ederki asko ezagutu du

 zer dan mirabetasuna.

 Au da guztioz zalantzik gabe

 aitortu bear deguna

 emakumia izanagatik

 baduala nortasuna.

 

 -5-

 

 Lotzen zituzten kate gogorrak

 urratu dituztenean

 emakumiak gogotik asi

 zaizkigu nunai lanean

 ta lotsagarri gelditu gabe

 gizonen aldamenean,

 zer ikusien bildurrik gabe

 orrela bear danean.

 

 -6-

 

 Emakumiak bizimodua

 atera dezake errez

 eta ez dauka egon bearrik

 bakardadean negarrez

 beti ixilik eta mendean

 etorkizunen bildurrez

 orretarako naikoa baitu

 ondo gertatzea aurrez.

 

 -7-

 

 Nola edozein lanetan igo

 zaizkigun gure parera

 emakumien trebetasunez

 iņor arritzen ez gera.

 Ongi etorri emakumeok

 agintarien sallera

 gizonezkoen gogorkeriak

 pixkabat gozatutzera.

 

 -8-

 

 Zuen irripar alaiak nola

 biotzak pozten dizkigun

 nagusi baņa askoz naiago

 degu izan zuen lagun.

 Alkarrentzako egiņak gera

 ta alkar artu dezagun

 ea guztion artean mundu

 obe bat moldatzen degun.

 

 -9-

 

 Askatasunak zuetaraņo

 luzatzen du gaur abotsa

 or baztarreko egonaldia

 ez dezute izan motza.

 Jaso begiak ta oinperatu

 bearrezko ez dan lotsa

 gu munduaren burua gera

 zuek ordea biotza.

 

 -10-

 

 Begira jartzen baldin bagera

 gaurko gure munduari

 zer ikusten da? Alkar galtzeko

 arrixkua bai ugari!

 Danok agurka aurrerapenak

 sortu duan indarrari,

 biotzik eztan orduan beti

 bildur izan buruari!

 

 -11-

 

 Esaten degu munduan piztu

 bear dala maitasuna

 au gabe eziņ iritxi gaurko

 gizadiak osasuna.

 Gizonak badu Jaunak emanik

 berezko azkartasuna

 emakumiak du au osatu

 dezaken gozotasuna.

 

 -12-

 

 Sartu zaitezte bildurrik gabe

 munduko arazoetan

 eta ez egon eskubiderik

 ez dezuten zalantzetan.

 Seme alabak ez dituzute

 gorde zuen erraietan

 gero nolanai uzteko danak

 edozeiņen eskuetan.

 


inprimatu