Alkar galdu bearra
Olea, Inozentzio
Itxaropenez betea eta
sakona beziñ xamurra,
gure Jainkoak Paradisoan
zuzendu zigun agurra:
«Azi zaitezte ta ugaritu,
ta bete zazute lurra».
Ori aztuta ez ote dabill
oraingo gizon maltzurra?
Gizon basati giza-jaleak
bai omen dira Afrikan,
alkarren bildur bizi diranak
gogor egiñaz korrikan.
Aurrerantzean izanez dediñ
olako istillurikan,:
botika bidez alkar antzutzen
asi dira Amerikan.
Iparraldeko Ameriketan,
naiz egon aberastuta,
kontzientziak ez ote daude
izogarri eskastuta?
Bolivia'tar asko egonik
mixeriak sakastuta,
jana bialtzen diete, baina
antzugarriak nastuta.
Berri onek nor poztu dezake?
Ni minberatu egiñ nao;
dana dutenen arrokeriak
oraindik ere badirau.
Lagun urkoa nola desegiñ
asmatzen egun eta gau,
jaunak, pensatzen jarrita ere,
egin egin bear da au!
Amerikano oiek sarritan
arriturik utzi naute,
asmatu zuten demokraziak.
badu amaika birtute;
baiña oraino ontan begiak
zabalduko dizkigute,
nork zenbat seme-alaba izan
oiek agitzen al dute?
Sud-Amerikan antzutasuna,
Vietnam'en eriotza,
or indartsuak makalarentzat
daukan sententzi zorrotza.
Odol otzean abarrikatu
ainbat bizitz, ta jaiotza,
besterik gabe pentsatu utsak
estututzen du biotza.
Goimallatik txit zaill da onartzen
zenbat iritzi desberdiñ,
ondo bagaude gure zerua
ikusi nahi beti urdiñ.
Oztopo edo traba egingo
digunik sortu ez dediñ,
bat egiñ edo beste egiñ
askotan oi zaigu berdiñ.
Zer da sarritan gizon altsuen
irriparrik argiena?
Mendeko danak irentsitzeko
biderik egokiena.
Ez da gezurra eta oraintxe,
ikusten da garbiena,
gizona dala gizonak duan
etsairikan aundiena
Amerikarrak nahi dute izan
munduaren zuzendari,
kupira gabe neurri artuaz
mendekoen biziari;
baiña altsuen iritzi soillak
bear badu agintari,
egun lasaiak ez datozkio
mundu ontan gizonari.
Esan diteke batzuek beintzat
beti goseak daudela,
mundu ontako jaki guztiak
eurentzat nai dituztela;
eta jaleak bakandu beste
ametsik ez daukatela,
basapixtiak aldizka alkar
bakantzen duten bezala.