inprimatu
Aita santuak ikusirikan
Izenburua:
Aita santuak ikusirikan
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
224.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Santuak ikusirikan

 

Olea, Inozenzio

 

 -1-

 

 Aita Santuak ikusirikan

 errien arteko drixka,

 gizadiari dei maitakor ta

 estuak egiten dizka.

 Atzai on orri biotz animak

 ainbat minberatu zaizka,

 mami gozozko enziklikarik

 zuzentzen digu aldizka,

 azkenekoan ere etzaigu

 mintzatu noski erdizka.

 

 -2-

 

 Argi ta garbi egiten digu

 munduaren agerpena,

 leku askotan nagusiturik

 dagola atzerapena.

 Gizonetatik aldendu nairik

 ainbat mixeri ta pena;

 estu eskatzen digu pizteko

 ERRIEN AURRERAPENA.

 Aita Santuak ontan jartzen du

 geroko itxaropena.

 

 -3-

 

 Azpiraturik dagon erriak

 al du ezertan federik

 ondasun danak bestek badauzka

 bere aldetik gorderik?

 Eztu ikusko zalapartaren

 indarra beste biderik,

 gizon artean ezpada ere

 iņoiz faltako alderik,

 eztago emen bearkizunik

 gabeko eskubiderik.

 

 -4-

 

 Mundu au gizon guzientzako

 jaunak egiņa izanik,

 ez uste izan daukagun dana

 gurea bakarrik danik;

 eman zizkigun agindu aiek

 modan pasatu diranik,

 Zuzentasuna banatu lana

 bear dunari emanik

 jaiotakoei ukatu gabe

 bizi izateko janik.

 

 -5-

 

 Besteren gaitzak iņori ere

 eztigu ematen miņik,

 okerrago da ez berriz entzun

 nai beartsuen zotiņik.

 Zorionaren ondoren danok

 ero batzuek eziņik;

 baņa biotzak iņola ezin

 beregandu atsegiņik

 indar guziak galdu ezkero

 alkar zapaudu eziņik.

 

 -6-

 

 Irutatik bi goseak daude

 gaxoak edo makiak,,

 bakar batzuen esku munduko

 ondasun eta jakiak;

 kezkarik gabe artuaz beren

 aldeko erabakiak,

 auentzat ezta arrazoirikan

 baizik danak aitzakiak,

 orrelakorik eztu galduko

 projimoaren plakiak.

 

 -7-

 

 Danok nai degu ezinbizia

 gure ondotik aldendu,

 bear dan gisan eta egoki

 familitxo bat sostendu,

 eskubiderik indar geiagoz

 ez dezaigutela kendu;

 geiago jakin, geiago izan,

 aurreratu albagendu,

 baņa zenbaiten buruan ori

 bear dala nork sartzen du?

 

 -8-

 

 Guk oraiņ ere uste osoa

 atsegiņetan jarria,

 naiz ta orretxok sarri ekarri

 izan mundura arria.

 Jaungoikoaren abotsa gerta

 ez dediņ beldurgarria,

 entzun arretaz Aita Santuak

 egindako dei larria,

 gure buruak geuk ondatzea

 litzake penagarria.

 

 -9-

 

 Zoritxarrean au da askotan

 gogoratzen etzaiguna,

 jesukristoren ordezkaria

 dala itz egin diguna;

 guri zer egiņ erakusteko

 lurrean jarri ziguna,

 uts egiteko arrixku gabe

 agindu dezakiguna,

 Or Espiritu Santu beraren

 egada-xuxmur biguna.

 

 -10-

 

 Etzaigu esan degun guzia

 besteei banatutzeko,

 baizik gaņezka daukagunakiņ

 bizibideak sortzeko;

 ondasunik ez dutenak gure

 lujoz ez minberatzeko,

 diru indarrez arrotu eta

 gerekoi ez biurtzeko,

 oraindik garai degula eta

 pake santua jartzeko.

 

 -11-

 

 Gizadiaren alde zuzendu

 ditzagun gure ekintzak,

 Erromatikan banatu dira

 bakoitzarentzat langintzak.

 Ogiak berak ainbat mesede

 egin dezake jakintzak,

 aldaneraņo bete ezkero

 guk errukizko egintzak,

 mundu legor au gozatuko du

 goimaitasunezko intzak.

 

 -12-

 

 Egi egizko goimaitasunez

 osaturikan dagonak,

 maiteko ditu bere burua

 bezela beste gizonak;

 asmatuko du mundu gaxoak

 zer ditun sendagai onak,

 kupirik gabe ezarri ere

 berari dagozkionak,

 or sartzen dira enziklikaren

 egi mardul ta sakonak.

 


inprimatu