inprimatu
Gure Bizi-moldea
Izenburua:
Gure Bizi-moldea
Sinadura:
Olaïzola, Joseph
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaïzola, Joseph

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
351.zk.
Orrialdea:
4

Gure Bizi-moldea

 

Olaïzola, Joseph

 

 1

 

 Mila bederatzi eta

 berroi-ta-hamazazpian,

 Apirilaren hogoian

 tenta zahar baten pean...

 Kasik denak badakite

 zer den pasten Algerian

 Ez dakitenik balirez,

 goazen esplika abian...

 

 2

 

 Hogoi-ta-bi urthe ditut

 apilaren lehenian,

 Eginak enbuzkada bat

 izan dugun egunian:

 Memento tchar hortan ez zen

 nihor omore a onian,

 balak heldu baitzitzaizkun,

 ehun mila orenian...

 

 3

 

 Aratsaldeko bitarik

 atseko seiak artean,

 Ehun bat soldado gazte

 ginen mendichka batean.

 Denak kurri gaki ginen,

 adituz uste gabean

 Bala-chichtu zonbait pasten

 beharrien bazterrean.

 

 4

 

 Egun hori pasatu-ta,

 denak ginen harrituak,

 Felaga zahar horiek

 nola ziren plantatuak.

 Geroztik ditugu denak

 ikusi eta aituak,

 Jakiteko zoin itsuski

 gaizoak ginen salduak.

 

 5

 

 Algeria zahar huntan

 bada hainitz jende klasa:

 Hemen agertzen da nehun

 agertzén ez den arraza...

 Parte bat churi ta gorri,

 bertzea hori ta beltza:

 Denek garratcho badute

 huna jin soldadoentza...

 

 6

 

 Soldado gazte hainitzek

 badukegu ondorio,

 Jaun buru-handi inutil

 batzu direla medio.

 Frantziaren erditsuak

 ba ahal daki gaurgio,

 Burua gaki zaukula

 gero eta gaizkiago !

 

 7

 

 Hemengo iguzki hunek

 badu nasai berotasun.

 Hortako funditzen zaizku

 gazteri hainitz osasun.

 Balin bada nehor nehun

 hori ez duenik entzun,

 ikas hain leku gaichtorik

 munduan ez dela nehun.

 

 8

 

 Animalien pare da

 hemengo bizi-modusa.

 Jaterat izaten dugu

 jateko min usteldua.

 Animale frangok dute

 bizi hobeagoa.

 Ustelki hortatik ere

 ah! bagindu nakikoa!

 

 9

 

 Permisionez izana naiz

 Algerriatik Urruñan;

 Aita-amen ikusteko

 zonbait egun dauztet eman.

 Etchetat arribatzean,

 Aita dut eri atcheman,

 Partitzean eri utzi

 bai eta ama klinikan,

 

 10

 

 Horra zer bizi-moldea

 soldado gaztek dutena!

 Batetikan gaizki bizi

 eta bertzetikan pena!

 Soldadogoa da gauza

 batre maite ez dudana

 Ez da goizegi izanen

 jitean killa-eguna!


inprimatu