inprimatu
Colomb-Bechar-etik kantu
Izenburua:
Colomb-Bechar-etik kantu
Sinadura:
Olaïzola, Joseph
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaïzola, Joseph

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
330.zk.
Orrialdea:
1

Colom-Bechar-etik kantu

 

Olaïzola, Joseph

 

 1

 

 Omore onarekin hasten naiz kantari,

 Lehenik edan-eta hiru baso gorri!

 Hemengo berri zonbait nahizik igorri

 Bethi gogoan dudan Eskual-herriari!

 

 2

 

 Lau eskualdun bagira hemen elgarrekin.

 Lauak, musean ari igandearekin:

 Laguna mintzatu zait hoitameka-rekin,

 Ez nakien zer zuen  keinuik ez du egin!

 

 3

 

 Azkenean ethorri igande aratsa:

 Goseak ginen eta zer jan ezin pentsa!

 Nik neretzat banuen segur nasai saltsa;

 Bainan ene aseak hek ez uzten ontsa!

 

 4

 

 Musean aritu-eta, huts-in a faria:

 Zer eta nota egin, oi zer komedia!

 Guzien asetzeko behar plat handia:

 Batentzat ere naski eskas ditut bia!

 

 5

 

 Azkenean nerekin hiruak ethorri

 Eta lauak jateko trankil gira jarri:

 Lehenik atheratu hiru pinta gorri;

 Etzitzaion sobera hemengo jaun bati!

 

 6

 

 Lagunetarik batek oi apetitua!

 Behin hasten denean, ezin gelditua!

 Denak egotu gare beira harritua:

 Berak bakarrik jan du gasna bat osua!

 

 7

 

 Ongi behartu dira hoiekin bainintzen.

 Bertzela nik ez dakit zer pasatuko zen:

 «Au mess» nik bahut lana, neretzat jeus etzen:

 Bainan lanak nituen horiek asetzen!

 

 8

 

 Lagun tripa handi hoi dugu garaztarra:

 Segur gizon larria, langile azkarra:

 Leku on batean da, zeren den «koafurra»

 Zoin gogatik deraukun mozten «la boule à ras»

 

 9

 

 Horren apetitua fama handikua;

 Naski ere denetan da ezagutua:

 Lagun laketa dugu, denek maitatua.

 Agur hau hartze duzu, Raymond Negeloua!

 

 10

 

 Huntan finituko dut, nahizik ikusi

 Urruña maite hartan ditudanak utzi.

 Ait'ama eta nihor in gabe ahantzi,

 Egortzen dut urrundik milaka goraintzi.


inprimatu