inprimatu
[Txomin Agirre]. Gizon andi...
Izenburua:
[Txomin Agirre]. Gizon andi...
Sinadura:
Olaizola Urbieta, Manuel (Uztapide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaizola, Manuel

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
49

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Txomin Agirre]. Gizon andi...

 

Uztapide

 

 Ondarroako erri maitea,

 zuretzat nere bertsua,

 nik zure gana beti pozetan

 nere biotza jasua,

 euskaldun zera ta arrantzale

 ia ia erri osua,

 gau ata egun zuri laztanka

 Kantauriko itxasua,

 Txomin Agirre aundia sortu

 zenduan kabi gozua.

 

 Egun da Txomin Agirre

 mundu ontaratu zala

 eta entzun det omenaldi bat

 egiteko dabiltzala,

 ark egin baizun Garoa eta

 ark egin zuen Kresala,

 luzkatua zan gizon aundi ta

 euskaldun on bat bezala,

 gure Jainkoak zeru goietan

 ala juzkatu dezala.

 


inprimatu