inprimatu
Jaiotz-errian izandu nintzan
Izenburua:
Jaiotz-errian izandu nintzan
Sinadura:
Olaizola Urbieta, Manuel (Uztapide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaizola, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
499.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaiotz-errian izandu nintzan

 

Uztapide

 

 1

 

 Jaiotz-errian izandu nitzan

 orain aurreko egun baten,

 uste ez nuen omenaldi bat

 bertan egin bai zidaten;

 bertso batzuek jartzeko askok

 nola esana didaten,

 esan nai nuke, zestuar onak,

 nola portatu zeraten.

 

 2

 

 Zestuan bizi izandu naiz ni

 berrogei ta bat urtian,

 jayo nitzaden egunetikan

 orain sei urte artian;

 berriro ere gelditu nitzan

 gure probintzi maitian,

 gaur Oyartzunen bizitzen gera

 baserri txiki batian.

 

 3

 

 Badakizute zer poz ematen

 duen olako egunak,

 kezka're beti izaten degu

 ezer gutxi dakigunak;

 "bakarrikan ez zerade juango"

 esan zidaten lagunak,

 ogei ta zortzi giņan emendik

 aruntza erten gendunak.

 

 4

 

 Goizeko amarrak inguru ortan

 autobusetik atera,

 nere Oyartzundik eraman nitun

 lagun ayekin batera;

 erriko etxera juan giņan danok

 an giņala esatera,

 alkate eta kontzejalari

 egun onak ematera.

 

 5

 

 Alkateari galdetu nion:

 "zer moduz dago erria?",

 berialaxe erantzun zidan

 ondo ziraden berria.

 "noiz azalduko ote ziņaten

 emen nengoan zai jarria,

 torizu orain bostekua ta

 izan ongi etorria".

 

 6

 

 "Aizu, Manuel, amar t'erdietan

 dago meza nagusia,

 ta zu gurekin aruntz juatia

 ez litzake itxusia";

 konseju onak artzeko beti

 izan det gogo bizia,

 erantzun nion: "gaur egin nai det

 agintzen dezun guzia".

 

 7

 

 Eliz-lanetan ekin zioten

 apaiz jaun agurgarriak,

 kantore onak daukazki guziz

 gaur Zestuako erriak;

 Azkoiti eta Zumayatikan

 ekarri indar berriak,

 noiznai ez dira igaro izan

 olako une pozgarriak.

 

 8

 

 Arrua-beko apaiz jaun batek

 ura itzaldi gozua!

 ari entzuten pasa liteke

 pozikan egun osua;

 dana ezpada geientsuena

 daukat goguan jasua,

 asi ta laister eman baizuan

 gure aitonen bertsua.

 

 9

 

 Amabi t'erdik inguru ortan

 Eliz-Ondo teatruan

 pesta zala ta jendia antxe

 lekurik ezin artuan;

 eriko txistulariak jotzen

 ta "Ur zaleak" kantuan,

 aieri entzuten egondu giņan

 danok iya txoratuan.

 

 10

 

 Bidasoaren bi aldetako

 bertsolarien txanda,

 danak zioten: "Uztapide au

 gizon jatorra izan da";

 baņa nik oso ezin sinistu

 ola bertsotan esanda,

 an ere ondo banatu giņan

 besarkada bat emanda.

 

 11

 

 Bazkaldutzeko aukeratu zan

 Alkortaneko Hotela,

 nik ezagutzen nitun lendikan

 ez da famili motela,

 entzuten nuan lanari gogoz

 jarraitutzen ziotela,

 gure Jainkoak urte askoan

 osasuna diotela.

 

 12

 

 Esan bezela Alkortarena

 ordu bitako garayan,

 irureun da geiago lagun

 exeritzen gera mayan;

 lagun zar danak maitetasunez

 alkarri itz egin nayan,

 beste izkuntzarik ezta ibilli,

 danak euskera alayan.

 

 13

 

 Gipuzkoatik asko giņan da

 baziraden Bizkaitarrak,

 Arabakuak ikusten ziran

 eta bazeuden Naparrak;

 Lapurditikan jator askuak

 etorri ziran bakarrak,

 egun ortan an ziran danari

 ematen dizket eskerrak.

 

 14

 

 Bazkal onduan or altxatzen da

 ango alkate jaun prestua

 erri guzien izenian ta

 zabaldutzen du eskua;

 zer ikusiko ote nuan da

 erloju bat urrezkua,

 ni gauza gutxi izanagatik

 saria eder askua.

 

 15

 

 Ondo pentsatzen jarri ezkero

 baņa zer zan egun ura!

 lagun guztiak zoriontzera

 zetozkien ingurura

 denbora gutxiz amaika gauza

 eldu zitzaizkan burura,

 nik uste nuan an bertatikan

 banijuala zerura.

 

 16

 

 Gora Zestua! nere denboran

 aztuta etzaitut utziko,

 nola argia nik or ikusi

 bainuen lendabiziko;

 seguru nago orlako egunik

 ez nuela mereziko,

 ori ordaintzen lana badaukat

 nere denbora guziko.

 

 17

 

 Uts egiņikan baldin bada're

 etzaiteztela samindu,

 nai izan arren gaur Uztapidek

 geiagorikan ezin du,

 zuen gogoa betetzera nik

 bear nuke alegindu,

 guztien mende bizi naiz eta

 nai dezutena agindu.

 

 18

 

 Bukatu bear bertso geiegi

 ezpaita ona izaten,

 ez-jakin batek gaizki ematen du

 gauzak nolanai esaten;

 abek zabaldu bear ditugu

 astiya degunen baten,

 Euskalerriko bertso-zaleak

 denbora pasa dezaten.

 


inprimatu