Ama batek seaskan daukan semetxoari esango liokeana
Uztapide
Une onetan au zoramena
seaskan det semetxoa
Esnatu gabe zeramakian
eguardi arte osoa
Aldamenean bere zai nengon
ura zan loa gozoa
Orain begiak zabaldu ditu
dirudiela usoa
Zerbait esan nai ta eziņ esan
neri begira gaixoa
Ateratzia nai du lorabait
luzaturikan besoa
Arratsaldian juango gera
Josetxongana auzoa
gero txorien kabien billa
etxetik goiko basoa
Txikia zera oraindik baņo
entzun zaidazu bersoa
Zarzarorako zure bear naiz
izan zaitez zintzoa