[Bertsotan]
Olaizola Urbieta, Manuel - Chalbador
1
UZTAPIDE
Lurretik ehun metro gorako aldamuņo bat ageri!
Bitarik batek jauz-egin bear: badira milla komeri...
Ta Chalbadorrek edo nik bear..., min emaiten baitet neri:
Zu geldi Zaitez hemen gainean: nik naiago dut erori!
2
CHALBADOR
Kasu hunetan nehoiZ munduan gertatu othe da nehor?
Beheragotik ere guziak nahiZ gintaizken erorkor...
Ez, Uztapide! Nihaur banoa! Othoi ez zaitela eror!
Berdin zu hantchet hil-eta gero hila litaike Chalbador.
3
UZTAPIDE
Chalbador lagun onen aurrean erauntziko dut chapeLa.
Bainan badakit bitarikan bat salbatu ez ditaikela.
Biotzak sendi duena dio; ez nun esango bestela:
Lagun urbilla maitatzen baitet nere burua bezela.
4
CHALBADOR
Zendako behin, oi Uztapide, othe zintudan ikusi?
Zer debruk bada othe zintuen eni hola maitarazi?
Ez gaiten hemen batere geldi, biok lurrera goazi:
Gutarikan bat hor hiltzekotan, bertzea zendako bizi?
5
UZTAPIDE
Ongi daizula, lagun maitea! Ez dezu hitz-egin zakar:
Eta zuri zer erantzunen nik pentsatua nuen azkar;
Elgarrendako sortu ginen bai; zendakotzat bizi bakar?
Biok gertura, biok erori, guk artu dezagun elkar.
6
CHALBADOR
Hau da memento ikaragarri tcharra pasatzen duguna!
Ni memorioz gaizki naiz edo memento hau ez da ona!
Hau da amets gaichtoenetarik, nunbaitik heldu zaukuna:
Bi maitetarik bat galdu behar: bizia edo laguna!
7
UZTAPIDE
Badakizute zer izaten den mundu ontako lillura:
Gauzak serios artutzen dire, eta bakarrik... itchura!
Azkenerakotz au dakorkio Uztapideri burura:
Hiltzen bagira zer men degun: biok joanen zerura...