inprimatu
Kabi bat
Izenburua:
Kabi bat
Sinadura:
Oianeder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oianeder

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
577.zk.
Orrialdea:
[5]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kabi bat

 

Oianeder

 

 JOXE'K:

 

 Egun-on Luixa:

 Zer berri "Goiko Errota"n?...

 Azpaldian ez

 Zaitut ikusi kaletan.

 Kolore txarrik

 Ez de zure masalletan.

 Egiz zera, bai,

 Ederra, ederrenetan!...

 

 LUIXA'K:

 

 Sinistazazu

 Joxe. Au da nere poza!...

 Zure liz alaiak

 Goza didate biotza.

 Urrun juan da

 Nigandik neukan ekaitza!...

 Al, banintzake

 Zu bezin bat aberatsa...

 

 JOXE'K:

 

 Zu, bai-zerala

 Zu, egizko aberatsa...

 Urrezkoa da

 Barruan dezun biotza.

 Zu gabe... gau ta

 Egunez daukat minkaitza!...

 Zuk nai ta... urtuko

 Litzake dedan izotza!...

 

 LUIXA'K:

 

 Ai, nere Joxe...

 Dar-darka daukat gorputza...

 Bai dala gozo

 Ta eztitsua zure itzal

 Ain zera erne...

 Eta gaņera on utsa...

 Egiz ematen

 Dizut gaur nere baietza!

 

 JOXE'K:

 

 Atozkit, Luixa...

 Nere maite eder, kutuna.

 Gaurtik izango

 Degu beti zoriona.

 Pozaren pezez.

 Oi! au nere ezin egona...

 Egin desagun

 Kabi bat guztiz txukuna!!

 


inprimatu