inprimatu
Iturriko bidean
Izenburua:
Iturriko bidean
Sinadura:
Oianeder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oianeder

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
621.zk.
Orrialdea:
[9]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iturriko bidean

 

Oianeder

 

 Nora ua, Garbiņe,

 nora ua ain lasterka?

 "Iturri Berri"-n

 ur otz-otza besterik ez dun.

 Gau beltza gaņera

 etorri baņo len...

 itzuli adi

 ire basetxe maitera,

 itzuli adi len-bait-len.

 

 Egun oetan

 ez diņat ikusi

 iturri ondoan,

 len ikusten nuen

 mutil bikaņa.

 Beratzaz

 galdetu niņan auzoan,

 eta ez niņan jakin

 nik nai nuen aņa.

 Itun da naigabez

 erantzun zidaten:

 "Mutil ain erne,

 ain azkarren berririk

 ez dugu aspaldian".

 

 Beste emakume

 kaskarin bat ere

 aspaldian ez diņat ikusi

 iturri ondoan,

 sulla uraz bete...ta irauli...

 lotsagabekeriz,

 karraxi ta algaraz...

 irri ta par lasai egiņaz.

 

 "Iturri-Berri"-ra

 joan nai al den

 ain lasterka?

 Joan nai ba'den

 joan adi...

 -neskatil gaxoa!...-

 baņan itzultzen aizenean

 bakar-bakarrik, ire etxera...

 Oi! garai artan...garai artan...

 izango ditun maite-min eta

 negar- marraskak!!!

 


inprimatu