inprimatu
Guarda bertsulari
Izenburua:
Guarda bertsulari
Sinadura:
Ochpine (Beskoitztarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ochpine

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
736.zk.
Orrialdea:
4

Guarda bertsulari

 

Ochpine (Beskoitztarra)

 

 1

 

 Chalia bizkarrean, kepia beheiti,

 Bi guarda badoatzi mendiari goiti:

 Bata erdi-loale, bertzeak hats guti,

 Heien gatik norbaitek mugan badu asti.

 

 2

 

 Meharrena brigadan gradoz aphalena

 Bainan Eskual-Herrian ezagutuena,

 Guardetan izan dugun bertsulariena:

 Izenaren bethe du Otchaldek omena.

 

 3

 

 Zerbitzuz oihanetan ibilki delarik,

 Ez du kontrabandichten halako griñarik:

 Noiz nahi gelditzen da gogoetaturik,

 Nonbait chori-kantu bat aitzen duelarik.

 

 4

 

 Bera chorien pare kantatu beharrez,

 Tresneria guzia lurrean emanez,

 Jartzen da deskantsuan haitz bati bizkarrez,

 Bertsu bat botatzeko karkara ozenez.

 

 5

 

 Zer zirtoak orduan bere lagunari:

 «Alfer tzar»-ka, nork non, etzakoia ari?

 Han urrun nork ez luzke eginen bost irri,

 Guarda hola entzunez guarden salatari?

 

 6

 

 Etzen Otchalde baitan zakurkeriarik,

 Etzuen nehorentzat zimarku gaichtorik.

 Zentzua zuen arin, bai arinetarik,

 Gauzeri ez asmatzen deus ondoriorik.

 

 7

 

 Haur hutsaren bihotza bethi alegera;

 Berdin Otchalderena prest bertsuetara.

 Burrustan jausten zaizkon ederrik ahora.

 Eskualdunak direno orhoituko dira.


inprimatu