inprimatu
Otzaiztar baten agurra
Izenburua:
Otzaiztar baten agurra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1111.zk.
Orrialdea:
5

Otzaiztar baten agurra

 

 1

 

 Agur, agur Ortzaize

 Haur, gizon eta emazte

 Denak berdin ditut nik maite

 Zahartu gira xantzak emanik,

 Beti ezin egon gazte

 Beti xuxen behar ginuke

 Gaixtakeriak aparte

 Xuxentasuna liberte.

 

 2

 

 Ortzaizeko herria

 Hain da xarmegarria

 Zabal eta ordokia

 Bi aldetarik mendia hurbil,

 Arbolaz inguratia

 Ni ere hor naiz sortia

 Bater'ez eskolatia

 Hortik bainago guardia.

 

 3

 

 Hortza bai-eta Gahardu

 Berze zelaiak batugu

 Iberri-Uhartzane hor dugu

 Iroxeta, Ahize ere

 Gero petik gora dugu

 Mendian aldiz etxeak

 Bekan eta bazter tugu

 Guazen denak eskuz esku.

 

 4

 

 Arrosa hor auzo herri

 Herria da xarmegarri

 Izan gira frango aldi

 Bestetan ere joaiten ginen,

 Jiten zenean besta barri

 Horko jenden graziari

 Biltzen ginuen gau-erdi

 Eguna joaiten goizegi.

 

 5

 

 Irisarri-re juntetan...

 Izan gira ainitzetan

 Horrara merkatuetan

 Berankor batzu hor biltzen ginen

 Elgarretat atsaldetan

 Sartzen ostatu hoietan

 Kantu eta pertsuetan

 Artzen ginen lorietan.

 

 6

 

 Irisarriko jendeak

 Dira paregabekoak

 Berdin ostatutakoak

 Orduko gure lagunak dira

 Oraikotz bakanduxeak

 Gu hementxe geldituak,

 Gure egun laburtuak

 Izart ditzala Jainkoak.

 

 7

 

 Zahartuak ikusten tu,

 Gazteak gibeletik heldu

 Denek akort behar dugu

 Frantzia huntan bizi gizener

 Bakeak irauten dauku

 Agian luzaz iraunen du

 Aitzindariak hor tugu

 Xaban-Delmas ta Pompidou.


inprimatu