inprimatu
Otso tzarra
Izenburua:
Otso tzarra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
73.zk.
Orrialdea:
3

Otso tzarra

 

 

 I

 

 Otso tzarra heldu da gure umen gana,

 Haurra ez omen dela bere aitamena.

 Aitamak, chuti, othoi: orai da orena!

 

 Errepika

 

 Bai, atchik dezagun

 Oso eta gora,

 Bai, atchik dezagun

 Aitamen zuzena!

 

 II

 

 Gure haurrak ez daizke arrotzen meneko;

 Jainkoak eman dauzku etchekoendako.

 Gobernura amaizuna utz bastartendako!

 

 III

 

 Etsaia hurbil bedi aihergoz betherik

 Nahiz haurrak ebatsi gure besotarik:

 Beharko du itzuli bizkarra berorik.

 

 IV

 

 Liberté, Egalité eta Fraternité...

 Hiru gezur horiek egiak bailté,

 Herria urusago ez othe ginuke?

 


inprimatu