inprimatu
Oroitztxoak
Izenburua:
Oroitztxoak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroitztxoak

 

 

 1

 

 Lenago anbat aintzat artzen ez

 ginduzen gauza guziyak,

 ainbesteraño edertzen ditu

 oraiñ, eziñ ikusiyak;

 Euskal-erriko mendi ta zelai,

 ibai, arkaitz ta sasiyak,

 beñere eziñ aztu litzake,

 ayen tartian aziyak.

 

 2

 

 Urruti zaude eta zala da

 ni zugana irixtia:

 onenbeste nai dizun batentzat

 ¡zer bizimodu tristia!

 alibiyo bat bakarra daukat;

 ametsetan sinistia;

 Zu ikusteko noiznai asko det

 nere begiyak ixtia.

 

 3

 

 Sasi tarteko lore eder bat

 bezela dago Euskera,

 eztakit nola oituratu zen

 geran txokuan uztera;

 esku on batek beiñ aterako

 baluke erakustera,

 ez det bildurrik lurperatuko

 litzakianik ostera.

 


inprimatu