inprimatu
Oragarreko herri...
Izenburua:
Oragarreko herri...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1565.zk.
Orrialdea:
5

Oragarreko herri...

 

 1

 

 Bildu nahi delarik behar da landatu

 Eta uzta jitean zorion kantatu...

 Bertso berriak ditut hemen izendatu

 Herriaren omena dadin emendatu...

 

 2

 

 Aspaldian, altxatu ziguten elizan

 Etzen horrenbesteko jenderikan izan;

 Emazteak hor zauden egun handi gisan

 Bai etare gizonak zerbaiten peskizan...

 

 3

 

 Oragarreko herri eder ta zaharra,

 Ez dut erran dela, ez sortzeko aharra

 Hemen ere baitago menditan naharra,

 Eder konduz munduan benetan bakarra!

 

 4

 

 On egin bai zezaken plazara bisitak

 Entzuteko elizak sortu kalapitak

 Hormak kasik lurrean, galduak petitak

 Jainkoaren etxeak etziren politak...

 

 5

 

 Egun batez egia bera onharturik

 Arhanxet erretorrak buruan sarturik

 Eliza berritzea, arnesak harturik

 Lanean hasi ginen denak elkarturik...

 

 6

 

 untatu ziren fite zazpien ahalak

 Teila berriak, argi harrien azalak...

 Ikusi genituen arraio zabalak

 Holako distirarik ez du Katedralak!

 

 7

 

 Agorrilako ziren lanak bururatu,

 Laster joanak gatik nehor ez penatu;

 Azkenean behar zen atzoa urratu

 Eta eliz berria ontsa estrenatu...

 

 8

 

 Baionatik zitzaikun jin apezpikua;

 Elizan gero eman zuen bendikua

 Guzieri erranez gaitzen medikua

 Zela zeruan dagon bakezko Jinkua!

 

 9

 

 Mezatik landa plazan denen bildugarri

 izan zen edari ta janari ugari,

 Alkola nehorentzat etzen galdugarri.

 Denborarengatikan eskerrak udari...

 

 10

 

 Eliza berriturik eta gu fededun

 Ez gaiten bilakatu urguluaz Hun,

 Zeren eliz ederrak 'kuste dira egun

 

 Herriko-guzietan bi miletan ehun...

 

 11

 

 Mila bederatziko lautanoi urtean

 Agorrilak hogoita hameka artean

 Bertso hok eman dira Uhane partean;

 Bertsolari triste bat zuten arartean...

 

 12

 

 Zeruetan Jinkorik nehoiaz balitza

 Nahi nuke emaiten balit neri hitza:

 Herriari hartuak herriak bar bitza

 Dezadan Oragarre betiko zerbitza!


inprimatu