inprimatu
Jesukristo'ren Pasio Santuaren bertsuak
Izenburua:
Jesukristo'ren Pasio Santuaren bertsuak
Sinadura:
Alzo, Imaz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzo, Imaz

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
170-174

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesukristo'ren pasio santuaren bertsuak

 

Alzo, Imaz

 

 1

 

 Zeruko Aita argi zadazu

 nere entedimentua,

 esplikatzeko Semea pasa

 zuan Pasio Santua;

 zeņen gaistoa dan pekatua,

 ateratzeko kontua,

 obraren bistan Kristogan artu

 dediņ errukimentua.

 

 2

 

 Guraso zarren jatorriz degu

 pekatu orijinala,

 arekiņ geuden Zeruetara

 bat sartuko egiņala;

 Jesus maiteak ori logratzen

 egiņ digu egiņala,

 esan gentzake zorionean

 guretzat jayo ziņala.

 

 3

 

 Adan da Ebak pekatu egiņaz

 kastiguak giņituan,

 mundu galdu, Zeruba itxi

 artxek ekarri zituan;

 konsideratu pekatuak zer

 zor da galera dituan,

 oraiņ ere maiz egiten duana

 egongo da delituan.

 

 4

 

 Aita Eternoak gure bearrik

 Zerurako etzuana,

 agertu zuan amorioa

 gizonagan bazuana;

 bere semea redimitzera

 biraldu zuban gugana,

 gutxi kostata mundu ontatik

 ezta atzera joana.

 

 5

 

 Pekatuaren zorra pagatzen

 zer kosta zayon Jesusi,

 Pasio ontan begiratuaz

 bear diogu ikusi;

 tormentu kruel ta eriotzaz

 ditu animak erosi

 aurrerakuan zer moduz bizi

 ere zigun erakutsi.

 

 6

 

 Ostegun santu afal ondoan

 Jetsemaniko baratzan,

 diszipuluakiņ Jesus Aitari

 erregututzen asi zan;

 bera ill gabe jende umanua

 ia salbatzen ote zan,

 Ezetz esan zion eta bildurrez

 auspez jarri zan tristezan.

 

 7

 

 Jainkotasunez Jesus fuerte zan

 flako gizon alderdia,

 ill grabe Aitak etzion egiņ

 bere miserikordia;

 presente zeukan len da geroko

 jendearen pikardia,

 larritasunez asi zitzayon

 odolezko izerdia.

 

 8

 

 Aitak Semea ofrezitu zuan

 pekatuaren zorretan,

 Bere bizia eman zezala

 etsayen atzaparretan;

 jende umanua salbalu zediņ

 Jesus konforme orretan,

 besteren kulpak erremeditzen

 kastigu aiņ gogorretan.

 

 9

 

 Juduetara joanik zebillen

 judas maisua saltzeko,

 kompondu ziran ogeita amar

 dirutan entregatzeko,

 laztan falso bat emango ziola

 zeiņ zan ezagututzeko,

 eta indarra juan zedilla

 arrapatu ta lotzeko.

 

 10

 

 Judas giari aurrian eta

 soldadu tropa atzean,

 Jetsemanira joan ziraden

 ostegun santu arratzean;

 Azak ederrak mingaņez eta

 maleziak biotzean,

 laztan falso bat an emanzion

 maisua billatutzean.

 

 11

 

 Lotsa gabea Judas orrekiņ

 ara joan zan jendea,

 Jesus Nazareno oyetan zeinda

 egiten zuten galdea;

 Jesus umillak erantzun zien

 Ni naiz ez nago gordea,

 ar nazazute naibanazute

 orra eman libertadea.

 

 12

 

 Potestadea bazeukan eta 

 itz oriek esatean,

 soldadu danak bota zituan

 lurrera derrepentean

 Jangoikuaren Semea zala

 adiazi naizukean,

 siniste ori eziņ sartuzan

 Judu gogorren artean.

 

 13

 

 Gero jaikitzen utzi zienda

 an lotu zuten sokakiņ,

 zenbat burla ta desprezio tzar

 egiņ zioten nork jakiņ;

 anparatzeko Diszipuluak

 antxe zituan berekiņ,

 baņan gelditu ziran bildurrez

 segitutzeko ayekiņ.

 

 14

 

 Ikuskarrya zan Jesusekiņ

 Jerusalengo sarrera,

 sokaz lotuta eraman zuten

 sazerdotien aurrera;

 diszipuluen gaņian eta

 dotriņan kontu artzera,

 Kaifas gaiztoak galdetu zion

 nun da nola ibilli zera.

 

 15

 

 Redentoreak errespuesta

 ori aditutakoan,

 nere dotriņa predikatu det

 Sinagogan ta Temploan,

 gordeta ez naiz isilik egon

 itzegiņ det publikoan,

 testiguak bear badira

 galde dakien lekuan.

 

 16

 

 Errespuesta ondo emanda

 Jesus alare utsegiņ,

 soldadu batek jota bota zuan

 mendean esta atsegiņ.

 ikasi zezala Pontifiziari

 berriz zer moduz itzegiņ,

 sakrilego ark injuri asko

 jaunari zizkion egiņ.

 

 17

 

 Jesusek zion utsegiņ badet

 arrazoi eman girazu,

 eta faltatzen ezpaldiņ badet

 zertarako jotzen nazu,

 umildade ta pazientziak.

 Jauna aundiak dauzkatzu.

 gaizkilleari nola barkatu

 erakutsitzen diguzu.

 

 18

 

 Ikara zeukan Maisua ala

 ikusita Pedro orrek,

 argaltasuna dadukagunak

 eriotzen txit samurrek,

 diszipulua zan galdetuta

 esan zituan gezurrek,

 iru alditan ukatu zuan

 kastiguaren bildurrek.

 

 19

 

 Kaifas'ek berriz galdetzen dio

 egiņik juramentua:

 -Esan zadazu Jesus bazera

 Mesias prometitua.

 Saietz eraiki eta formatu

 nai ziokean delitua,

 zergatik zeukan aundiagorik

 iņun eziņ sufritua.

 

 20

 

 Jesus justuak aitortu zion:

 -Ni naiz Mesias-Kaifas'i

 blasfematu du erropak kentzen

 bertatik zitzaizkan asi,

 merezi du ta kastiga bedi

 iskanbilla ta karraxi,

 amorratuta zeuden zakurren

 gisa zitzayozkan asi.

 

 21

 

 Konziliotik altxa ta joan zan

 arekiņ jende guzia,

 juez zegoen Pilatos eta

 emateko sentenzia,

 gezurti falso pikaro arri

 kentzeko arren bizia,

 maletxoretzat tratatzen zuten

 Jesusen inozenzia.

 

 22

 

 Juezak zion sententzi ori

 ematekotan jaun oni,

 Ekaizkizute kausa justuak

 zeren diraden konbeni,

 kulpa gabea kastigatuta

 zertan arkitzen naiz ni;

 eraman zazute Erodes'engana

 ez ni lazo ortan ipiņi.

 

 23

 

 Erodes orrek bere modura

 galdiak egiņ zizkion,

 nunbait konbeni etzitzayon da

 erantzun nai etzion,

 ixil da umill zegoanian

 ezereza zerizkion,

 zuriz jantzita eroa zala

 atzera biraldu zion.

 

 24

 

 Errespuesta Kaifas'i emanda

 Jesus jozuten lenago,

 Erodes'ek berriz ixillik egonda

 erotzat umia dago,

 mendeko orrek Ąai! zenbaitekiņ

 asmatutzerik eztago,

 perfezioak izanagatik

 egon biarra esklabo.

 

 25

 

 Oraindik ere segitzen dute

 Erodes'en jeneroak,

 begiratutzen badegu ongi

 daude ixpillu klaroak,

 ezpagerade bengantzarako

 griņa txarrea beroak,

 gaizkilleai barkatzen dienak

 juzgatzen dira eroak.

 

 26

 

 Pilatos orri esan zioten

 Juduen sazerdoteak,

 geren legean segitutzeko

 gaude firme ta fuerteak,

 kausa dauzka ni naiz Jangoiko

 ta errege esateak,

 blasfematu du merizi ditu

 eriotza ta azoteak.

 

 27

 

 Juduak zioten aroz semeak

 grandezak dauzka berekin.

 Jangoiko eta Errege dala

 agindu naya berekin,

 bizia kentzen ezpadiozu

 tormentu gogorrarekin,

 adiskide etzera izango

 Pilatos, zu Zesarrekin.

 

 28

 

 Juezak Jesus eriotzatik

 nai zukean libratu,

 Juduen gusto ere egiņ nai

 biena eziņ obratu,

 igartzen zion justua zala

 legean zuan erratu,

 gorrotu dunak naizutena egiņ

 argatik zuten logratu.

 

 29

 

 Pilatos orrek pensamentu bat

 orduan zuan atera,

 Pazko egunian irten oizuten

 karzelatik bat librera,

 gizon itzalle Barrabas gaisto

 pikaro aundia bera,

 Jesus ta biak paratu zioten

 zeiņ libre egiņ aukera.

 

 30

 

 Ontasun utza gaistoarekiņ

 Jesus zuten konparatu,

 baņan gorrotoz ta enbidiez

 txit aldrebes aukeratu,

 ayen artian dudarik etzan

 agudo errematatu

 Danak deadarrez libre Barrabas

 ta Jesus kruzifikatu.

 

 31

 

 Pilatos'ek zion kastigatzeko

 gizon onek zer kulpa du,

 Errege Israelko dala

 esan besterik ezpadu,

 juduak deadar merezi du ta

 ill beza agudo nai badu,

 gaņerakoan errege Zesar

 gurutzean para beardu.

 

 32

 

 Pilatos'ekiņ Zesar da Juduak

 zeuden asarretutzeko,

 presidenteak au pensatu zuan

 kolerak aplakatzeko

 bazeakien justua zala

 Jesus kastigatutzeko,

 baņan alare agindu zuan

 bereala azotatzeko.

 

 33

 

 Jerusalengo juduen juez

 zori gaistoko Pilaton.

 aren gustua egiteagatik

 Jesusen kontra zu zatoz,

 kulpa gabea kastigatzera

 inbidiaz ta gorrotoz,

 zer egiņ ere etzeakien

 beren pikardien gaistoz.

 

 34

 

 Pilatos orren bere etxeko

 patioaren erdian,

 koluna bati lotuta para

 zuten txit larru gorrian,

 bost milla azote eta geiago

 guziz enpeņo aundian,

 Jesus umillak artu zituan,

 judu gogorren mendian.

 

 35

 

 Aundiak asko eta gogorrak

 bai Jesusen azoteak,

 sei borrero an jardun zitzaizkan

 ardura gabe torpeak,

 bi aspertzen beste bi txandan

 egiņalako golpeak,

 alare eziņ eserik zeuden

 juduen sazerdoteak.

 

 36

 

 Mami geyenak azotez kendu

 ezur asko agirian,

 lotsatutzen naiz esaten ere

 Jesusek zer zirudian,

 errekak eta putzuak zeuden

 bere odol ixurian,

 zeru ta lurren egille or!

 an zegoan miserian.

 

 37

 

 Desmayatuta an erorizan

 zutikan eziņ egonez,

 ankaz lepoan zapaltzen zuten

 San Agostinek diyonez,

 burlatutzeko asko ziraden

 anparatzeko iņor ez

 arriak negar egiņ lezake

 Jesu Kristoren dolorez.

 

 38

 

 Buruan berriz sartu zioten

 koroa arantzazkoa,

 arekiņ ere eman zioten

 pena bat oņazezkoa,

 mantu zatar bat soņean eta

 zetro kaņaberazkoa,

 Juduak ala bestiak zuten

 Mesias egiyazkoa.

 

 39

 

 Jesus onaren penari iņork

 geyegi etzerizkion,

 Errege zala adoratzera

 burlaz juan zitzaizkiyon

 desprezio ta injuri asko

 jendeak egiten zion,

 sentimenturik iņori ere

 erakutsitzen etzion.

 

 40

 

 Pilatos ori itzez bederik

 asia zan errukitzen,

 Jesus umilla balkoyan zeukan

 juduai erakutsitzen,

 gizon antz gabe maltratatuba

 eztet kulparik arkitzen

 kastigatzea berriz geyago

 ez naiz hada atrebitzen.

 

 41

 

 Juduak berriz errespuesta

 eman zioten atzera,

 Jauna dalako kastigatzea

 Pilatos bildur atzera,

 animen gaiņ guk artu degu

 ikaratutzen bazera,

 eztigu ardura gure kontura

 kondenatu gurutzera.

 

 42

 

 Judu gaistoak onari

 kendu nai zioten bizia,

 Pilatos Juezak ayengatikan

 eman zuan sentenzia,

 kulpa bere gaņ botatzen ziela

 gaizki eragiņ azia,

 berak aitortzen justua zala

 ori zan injustizia.

 

 43

 

 Presidenteak bere burua

 nai zeukan garbitu,

 baņan besteren kulpa egiņ da

 eziņ zan erredimitu,

 juezak zeukan obligazioz

 etzualako kunplitu,

 beņere kendu eziņ dan mantxa

 andik zitzayon gelditu.

 

 44

 

 Eman bazuan Ąai! eman zuan

 iltzeko setentzi ori,

 Jangoikoaren semea etzan

 leku tzarrera erori,

 ainbeste pena eztio eman

 munduan iņork iņori,

 esker gaiztoan, etzan ibilli

 on egiten guztiori.

 

 45

 

 Goseak dauden otso gaiztoak

 ta zakur amorratuak,

 bezela zeudan Jesusengana

 Judu madarikatuak,

 eman ziozkaten gurutzea edo

 mundu guziko pekatuak,

 Kalbariora eraman zitzala

 Jesus Jaun Bedeinkatuak.

 

 46

 

 Azotuta odol ustua,

 zegoan indar juana,

 Gurutze ori eman zioten

 karga aundia zuana,

 bera illtzeko Kalbariora

 zeukan eziņ eramana,

 lenengo penak atzendutzeko

 au da poza zeramana.

 

 47

 

 Pekatuakiņ kargatua ta

 Gurutze pixua izan,

 asi ta sarri Salbadorea

 lurrera an erori zan,

 lagundu ordez joka deadarrez

 martirizatzen zebiltzan,

 berriz juateko oņen gaņian

 ondo neketan jarri zan.

 

 48

 

 Amak Semea topatu zuan

 modu ortan zijoala,

 antzik ematen ere etzion

 ura lenekoa zala,

 loyez ta txistuz betea dana

 ta odola zeriola,

 begiratuban ezagutzen zan

 zerbait esan nai ziela

 

 49

 

 Gurutzepean burlatzen zuten

 Jesus ona publikoan, 

 Ama tristea leartu bear

 ala ikusitakoan,

 itzik etzuten mingaņez egiņ

 aditzen zala kanpoan,

 biotzez alkar entenditutzen

 zuten biak sekretoan.

 

 50

 

 Semeak zion penatzen zera

 nizaz zu Ama maitea,

 obra onetan enpleatzen naiz

 arren konsola zaitea,

 espaldiņ badet kunplitzen nik

 Aitaren borondatea,

 posible ezta mundutik iņor

 Zeruetara juatea.

 

 51

 

 Amak Jesusi esaten zion:

 Or zabiltza borondatez,

 pekatuaren zorrak pagatzen

 kulpak dituztenen partez,

 mundu galdua redimitzera

 etorri ziņaden ustez,

 jende umanoa salbatu dediņ

 zuaz bada ta ill zaitez.

 

 52

 

 Gurutzeakiņ Jesus eziņ juan

 Kalbariora asita,

 allegatuko etzitzayela

 juduak zeuden etzita,

 Simon laguntza eman zioten

 modu artan ikusita,

 zeren burlatu nai zuten illtzen

 Gurutze artan josita.

 

 53

 

 Ai! gure Jesus izarrak baņo

 len ederragua zana,

 txistuz, odolez, autsez ta izerdiz

 astua zegoan dana,

 Beronika Santa zapi batekiņ

 juan zitzayon beregana,

 garbitu eta artxek ipiņi

 zuan Jesukristo Jauna.

 

 54

 

 Jerusalengo andre piadosak

 aren errukimentuaz,

 Kristoren segi an zijoazen

 negarrez eta lantuaz,

 ez neri negarrik egiņazazute

 zeņek bere pekatuaz.

 Jesus umillak au esanzien

 atzera begiratuaz.

 

 55

 

 Besteren pekatuak gatikan

 ainbeste badu merezi,

 berak dauzkanak zertan dagoan

 nainuke adierazi,

 estadu ortan dagoanikan

 deskantsuan eziņ bizi,

 mundu onetan penitentzia

 ez iņork geroko utzi.

 

 56

 

 Gurutzepean nekez zijoan

 gure Jesukristo ori,

 batean nekez jaikitzen bazan

 beste aldian erori,

 kunplimentua eziņ emanez

 artua zeukan lanari,

 ta burla askok egiten dio

 mendean dagoanari.

 

 57

 

 Kalbariora allegatu zan

 Jesus alako tristezan,

 soņeko arropak kendu ziozkaten

 lotsagarrizko torpezan,

 llaga guztiak berriturikan

 pena geyago arzezan

 eta erori beazunezkoa

 gustorik izan etzezan.

 

 58

 

 Lotsa aundian larrugorritu

 beazuna berrizerari

 desprezioak Zeru ta lurrak

 bereak dituanari,

 eta gaņera gu salbatzeko

 lanetan zebillenari,

 munduan burla egiten zayo

 onra merezi duanari.

 

 59

 

 Mundura Kristo jayo zitzaigun

 zenbat pena ikusteko,

 esan zioten etzan zedilla

 Gurutzeari josteko,

 amorratuta zeuden juduak

 Jesusen kontra asteko,

 kupirarikan etzedukaten

 zaiņ da ezurrak austeko.

 

 60

 

 Gurutze ori an zedukaten

 zulaturikan lendanaz,

 oiņ bi ta esku bat josi ziozkaten

 martirio asko emanaz,

 beste eskua eziņ iritxi

 tiraka zaņak etenaz,

 Amaren biotza erdiratuzan

 Ark zeramazkien penaz,

 

 61

 

 Oyek guziyak etziran asko

 juduak deskantsatzeko

 aoaz bera bueltatu zuten

 iltziak errematxatzeko,

 bere gaņian jarri zitzaizkan

 martilluakin jotzeko,

 au aditzia bera da franko

 biotzak erdiratzeko.

 

 62

 

 Gurutzean an alxatu zuten

 jende askoren bistara

 Jesus desonran lapur erdian

 guziari erakustera,

 ta lantzarekiņ pasia izantzan

 sais batetik bestera,

 negar egiten ezpadiyogu

 aren umeak ez gera.

 

 63

 

 Lantzaz pasa ta iltzez josia

 zinzilika Gurutzean,

 iru orduan Jesus egonzan

 txit agonia luzean.

 Alare etzaukan etsayengana

 gorrotorik biyotzean,

 barkatutzeko pronto zegoan

 bere aitzeneko trantzean.

 

 64

 

 Kristok esan zuan: Judu gogorrak

 gaizki naute ni tratatu,

 zer eiten duen eztaki ta

 Aita nerea barkatu.

 Aitzena zion bere Aita orri

 anima enkomendatu,

 Salbadorea orduan iltzan

 orra penatikan libratu.

 

 65

 

 Gu pekatuak libratutzeko

 jetxi zaņ Jesus maitea,

 kunplitu zuan bere gusto ta

 Aitaren borondatea

 iriki zigun itxi genduen.

 Zeruetako atea,

 Ark eta Imaz'ek desio degu

 danok ara juatea.

 


inprimatu