inprimatu
Okertuak okhertzaileari
Izenburua:
Okertuak okhertzaileari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
807.zk.
Orrialdea:
4

Okertuak okertzaleari

 

 1

 

 Fortuna erori zait burutik behera,

 Zuri baitauzut esker, gure jaun barbera.

 Harriturik bakotxa niri dago beira

 Bi begiez,

 Nik guziak ikusten begi bakar batez.

 Lehen biez,

 Orai batez

 Oro ikusten begi batez.

 

 2

 

 Mundu hau betea da zenbat atsegabez,

 Barberak okertu nau, oklixe izanez.

 Lehen banindagoen ardura nigarrez

 Bi begiez.

 Zertako biez egin? Aski daite batez!

 Lehen biez,

 Orai batez:

 Jaun horri esker, begi batez!

 

 3

 

 Nonbait balinbadira bi bortz liberako,

 Bietarik ohoinak ez dik bat utziko.

 Zuhurra den gizonak ez beza egin lo

 Bi begiez.

 Barberak manaturik, egiten dut batez.

 Lehen biez,

 Orai batez:

 Zuhurren gisa, begi batez.

 

 4

 

 Zure ohoratzeko, gure jaun barbera,

 Lau kopla ez dirade izanen sobera.

 Lehen ikusten nuen Betirisants bera

 Bi begiez.

 Milesker, jaun barbera, egun danik batez.

 Lehen bien,

 Orai batez.

 Hobe lizate, niholaz ez!


inprimatu