inprimatu
Oi! Jaun Presidenta!
Izenburua:
Oi! Jaun Presidenta!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
858.zk.
Orrialdea:
3

Oi! Jaun Presidenta!

 

 1

 

 Oi jaun Presidenta,

 Huna itz bat zuretzat

 Irakurriko duzuna,

 Astia baduzu.

 Orai artu ditut

 Armadako paperrak

 Partitzeko gerlara

 Astezkena barne.

 Oi Jaun Presidenta

 Gerlarik ez dut nahi.

 

 Lur huntan ez nitaike

 Anai iltzen ari.

 Etzaitela kexa

 Erran bear baitautzut

 Xedea artua dut:

 Desertor banoa!

 

 2

 

 Sortu naizenetik,

 Iltzen aita ikusi

 Anaiak urrun joanki

 Haurrak nigarretan

 Amak ain sofritu

 Nun baita hobiratu.

 Bonbetaz ez da kexu

 Arrez gutiago

 

 Preso nintzanian

 Emaztea ebatsi

 Arimare ebatsi

 Ta bizi guzia...

 

 Biar goiz goizian

 Etsiko dut atia

 Joan diren urteri

 Bidetan joaiteko.

 

 3

 

 Eskez biziko naiz

 Franziako bidetan

 Ipar egoetan

 Jenderi oihuka

 Ez otoi obedi

 Ez otoi ere egin

 Gerlarikan ez egin

 Ez onart joaitea

 Odol ixurtzekotz

 Ixurazu zurea

 Zu apostolu on.

 Oi Jaun Presidenta.

 

 Nere artzekotan

 Errazu, jandarmeri

 Tiroka nezatela

 Armarik gabe naiz.


inprimatu