inprimatu
Oi Migel dohatsua zuri oihuz gaude
Izenburua:
Oi Migel dohatsua zuri oihuz gaude
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
714.zk.
Orrialdea:
4

Oi Migel dohatsua zuri oihuz gaude

 

 ERREPIKA (usaiakoa)

 

 Oi Migel dohatsua zuri oihuz gaude

 Eman zaite zeruan herritarren alde.

 

 1

 

 Zure semeak orai Afrikan dabiltza

 Jainkoaz-bethetzeko pagano bihotza.

 Intzun arazten dute fedearen botza,

 Aphez eskol emaile, salbatzeko beltza.

 

 2

 

 Eskualdunen fedea ez da oraikoa.

 Hiru izarrek dute argitzen zerua:

 Ibarren sortu Migel, Frantses Jatsukoa,

 Hirugarrena Iņaki; goraipa Jainkoa!

 

 3

 

 Orai duela mende Betherramen hil zen

 Migel saindua dugu kartsuki othoizten,

 Eskualdun aphez saindu bethi izan giten,

 Orotan laguntzeko mundua salbatzen.

 

 4

 

 Sainduen egoitzatik jar zite begira:

 Eskualdunen artean epelak beitira,

 Jauts ez ez dadin fedea sobera behera,

 Bihotzetan phitzazu lehengo gar bera.


inprimatu