inprimatu
Oi igande trichtea
Izenburua:
Oi igande trichtea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
627.zk.
Orrialdea:
3

Oi igande trichtea

 

 1

 

 Oi igande trichtea pasatu dudana,

 Latsaldeko zubian bainintzen izana.

 Ondoko sasietan zilo bat egina,

 Han gorderik barrandan doblatu zaut pena.

 

 2

 

 Maite bat aspaldian banuen eginik,

 Bainan hitza jan deraut urrunduz ni ganik.

 Gizongeia zubirat datorla jakinik,

 Heien kara ikusi nahi izan dut nik.

 

 3

 

 Mutikoa lehen zen hantchet ur-hegian:

 Etzen luzaz goait egon sukarra begian.

 Ene izar izana urbildu zenian,

 Pentsa zer ukaldia ene bihotzlan.

 

 4

 

 Berdin heldu zitzaitan, panpina iduri,

 Urhats kriket batean, bi ezpainak gorri,

 Buruñoa agurka eta dena irri...

 Nola sinets etzela berdin zinez ari?

 

 5

 

 Horra, elgarri kontra, lore biltzen biak,

 Elgar hunkitu arau ikaran erhiak!

 Zoin gochoak zinezten, oi esku churiak,

 Lehen zinauztelarik enez estaliak.

 

 6

 

 Amultsuki dabiltza itzalpez itzalpe,

 Izarra matel-gorri, kopeta herabe...

 Berdin plantatzen zautan lehen eni ere...

 Nola egin zitaken, ni maitatu gabe?

 

 7

 

 Orai gizon-geia da pochi bat makurtu,

 Beharrirat polliki baitzaio mintzatu:

 «Gaichoa, maite zitut», dio deklaratu,

 Neskatchari nigar bat zaio eskapatu.

 

 8

 

 Eta eni gogorat heldu zaut eguna,

 Aitor bera elgarri egin giniona!

 Ezin neurri zitaken ene zpriona,

 Uste bainuen berdin zela gu biena...

 

 9

 

 Sasi-zilotik beha nindagotelarik,

 Begia nahigabe neskak altchaturik,

 Ene barrandegian ni ezaguturik,

 Zeiharka igorri daut irri bat ichilik.

 

 10

 

 Ez nu gizon-geiari halere salatu,

 Bertze norapeit dio urhatsa gidatu.

 Ni zubitik iheska laster abiatu,

 Bihotza zazpi penaz zaurturik gelditu.

 

 11

 

 Ene izar izana, ez dut konprenitzen!

 Zure jestuetarik ez zira kantitzen.

 Enekilan zinena bertzekin gelditzen...

 Noiz nola nik ezagut nor duzun maitatzen?

 

 12

 

 Nun etziren denentzat berdin ezazola:

 Orori sinets-araz maite ditutzula

 Eta ondoan uka, etzinakiela...

 Hola balitz, ez uste, chuchen zabiltzala!


inprimatu