inprimatu
25 urte apez
Izenburua:
25 urte apez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1216.zk.
Orrialdea:
5

25 urte apez

 

 1

 

 Hoita bost urte badut orai nik apezturikan naizela,

 Jesus Jaunaren deia entzunik hari gogotik nagola.

 Orori diot egiaz diot dolurikan ez dutala,

 Geroan ere Jesus maiteak beretzat atxik nezala.

 

 2

 

 Oi aita-amak, oi aurrideak, ez dakit nola ordaindu,

 Zuen ororen urrats ixilek ainitz bainute lagundu.

 Zueri esker Jainkoak nitan apez-azia erein du,

 Ta bururaino nere bidean guziek nauzue zaindu.

 

 3

 

 Apeztasuna gauze ederra guziek dute laudatzen,

 Bainan sail horri gaurko gazteak zonbat nekez diren lotze

 Alta Jesusen zerbitxu hortan gazte bat denean sartzen,

 Dudarik ez da Jesus maiteak atsegin duela hartzen.

 

 4

 

 Apezak egun badu nahitez lana frango egiteko,

 Gaurko mendean arimen lurra ez baita errex lantzeko.

 Bainan apezak hor du berekin Jesus bera laguntako,

 Eta harentzat egin urratsak konda ditu sekulako.

 

 5

 

 Lehen ta orai Jainkoa dago gizonaren salbatzaile,

 Bainan gu ere Jainkoak nahi beti bere laguntzaile.

 Eskualherriak badu Jaunari emanik apez ta fraile,

 Geroan ere izan dadila betiko apez emaile.

 

 6

 

 Urteburu hau, urte handi hau, nahi dut egun kantatu,

 i Jainko Jaunari eta deneri eskerrak ere bihurtu.

 Eta azkenik Ama onari nahi diot hau galdatu:

 Denak zeruan bere ondoan egun batez gaitzan hartu.


inprimatu