inprimatu
Ofizio eta ofizialeak
Izenburua:
Ofizio eta ofizialeak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
941.zk.
Orrialdea:
7

Ofizio eta ofizialeak

 

 1

 

 Zenbat ofiziotan den jendea bizi

 Asmatzea neke da, Jainkoak badaki.

 Horietarik zenbait tut aipatu nahi

 Ohorea ekarriz hoitan direneri

 Barkamendu eskatzen diotet orori.

 

 2

 

 Orotan gorenik dut Apeza ezartzen,

 Horren lana nork ote dugu konprenditzen?

 Zenbat arima ez du munduan soleitzen,

 Hiltzera dohana're, artoski laguntzen,

 Lurrean Jesus bera horrek du ordaintzen.

 

 3

 

 Medikua nahi dut segidan ezarri,

 Jakintsuna behar da, lotzeko lan horri.

 Nunbait eri handi bat duenean sendi,

 Haren sendarazteko, hor dabila kurri,

 Eguna aski ez badu, lotzen da gauari.

 

 4

 

 Errespeta dezagun, oi! Laboraria,

 Egiazki ofizio ohoragarria

 Horrek emaiten dauku denen hazkurria,

 Ogi, arto, lursagar, bardin haragia,

 Eta hain maite dugun edari gorria.

 

 5

 

 Herritik aditzen da goizik arrabotsa,

 Nor da hor ari dena? Herriko Harotza.

 Goizik lanian hasteko, azkar du bihotza,

 Burdina hero eta, usu hari joka,

 Lana egin artio, ez dezake barka.

 

 6

 

 Zurgina ez ditake utz aipatu gabe,

 Askotan horren lana, nekea ditake.

 Bainan ofizio horrek badu bai ohore,

 Patrointzat kausitzen da gora San Josepe,

 Lan hortan arizan da Jesus Jauna ere.

 

 7

 

 Ohore nahi diot eman harginari,

 Ni ere lotu nintzen ofizio horri.

 Ari gira egoitzen arranjatzeari,

 Konplimendua einez ahalaz orori,

 Bainan pasatuz ainhitz hotz eta izerdi.

 

 8

 

 Zapetain eta Sastre, biak bardinean,

 Ofizioa dute, artzeko barnean.

 Goizetik arrats ari gogotik lanian,

 Lanarekilan heldu norbait ikustean,

 Jende goxoak dira segurki ordian.

 

 9

 

 Pasatzean Okina behar dut aipatu,

 Egun guziz ogia hark ekartzen dauku.

 Ogiaren eiteko, gaua behar galdu,

 Gero haren saltzeko, egunaz kurritu

 Eskerrik hoberenak segur hartze ditu.

 

 10

 

 Hau Pietunarentzat, zerbait erraiteko,

 Hoinbeste urhats badu bethi egiteko.

 Letra bat ekarri du egun hunendako,

 Mandata ederņo bat beste batendako,

 Begitarte ukan du segur hunendako.

 

 11

 

 Jandarma eta Guarda, gizon argitiak

 Beren ofiziuan, parerik gabiak.

 Segur naiz ez direla bethi maitatiak,

 Gorago danik heldu zaizkote maniak,

 Bethe behar dituzte, hek eman ordriak.

 

 12

 

 Eskola emailea edo Errienta

 Haurren eskolatzeko, behar da xerrenta.

 Ez dezazke erabil haurrak bethi joka,

 Pazientzia hartuz, behar da kopeta

 Ofizioa ez da sobera plaxenta.

 

 13

 

 Nork ez du ezagutzen hor Tindatzailia?

 Merezi du segurki hemen aipatzia.

 Ainhitz lanetan horri dago finitzia,

 Horren lanak behar du, bai pazientzia,

 Irabazten du aise bere ohoria.

 

 14

 

 Eiherezaitia, horri hitzņo bat zor zaio,

 Ainhitz urhats eiten du, zerbeiten biltzeko.

 Bakotxari berea hor du itzultzeko,

 Atxikiz behar dena, bai lanarendako,

 Zerbait behar baitugu denek bizitzeko.

 

 15

 

 Primaderan Artzaina, badoha bortura,

 Han behar du ereman ardiekin uda.

 Gero heldu baitzaio negua, elhurra,

 Bortxatua da berriz jaustea herrira,

 Gisa hortan derama Artzainak denbora.

 

 16

 

 Goizetik partitzen da, hor Ihiztaria,

 Ekartzeko ustean betherik zakia.

 Hatzemaiten omen du aise ihizia,

 Epher, urtzo, pekada, lapina, erbia,

 Gogotik kundatzen du here balentria.

 

 17

 

 President, Deputatu, Zenatur, Minixtro,

 Hoietan bizi denik ere bada asko

 Lana gaixtoa dute, untsa egiteko,

 Bainan sari ederra ongi bizitzeko,

 Nahiz ez diren beldur pagen goititzeko.

 

 18

 

 Oraino balitazke zenbait ofizio,

 Ederki litazkenak hemen emaiteko.

 Luzegi kausitzen dut denen aipatzeko.

 Norbait gertatzen bada hoien segitzeko,

 Oraino paperrean bada leku frango.

 

 19

 

 Zenbat gora behera ofizio hoitan,

 Bakotxa da gogotik ari bere hartan.

 Bat bera ere ez da ari debaldetan,

 Jainkoak eman ditu oro mundu huntan,

 Hoier esker zerua irabaztekotan.


inprimatu