inprimatu
Martin Luther King
Izenburua:
Martin Luther King
Sinadura:
N.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
N.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1848.zk.
Orrialdea:
7

Marin Luther King

 

N.C.

 

 1

 

 Urtarrdaren hogoigarrena egun batez oroitzeko

 Martin Luther King Ameriketan ez ditake ahanzteko

 Gizona hila izanik cre gutan luzaz da biziko

 Erakutsirik bihotz nasaia denen berdin maitatzeko

 Gizonek elgar ezin jasana urrunera botatzeko.

 

 2

 

 Hunek goiz goizik fede bizia izpirituz du gosea

 Begi bihotzak idekitzen tu, hartzen ahulen aldea

 Bere ondoan du ikusia hedatzen beltzer sarea

 Salatuko du kar haundirekin jende xurien moldea

 Ainitzen kontra kausitu arte legearen aldatzea.

 

 3

 

 Behin bateau nexka beltz batek auzia behar du jasan

 Ez baitu bere lekua utzi xuriai autobusean

 Luther-ek ditu bere anaiak ezarri orotan greban

 Galdegin ere libertatea denentzat beribiletan

 Auzi txar hura irabaz sari bakea dute bidetan

 

 4

 

 Bere bizian agertu dauku sinestearen indarra

 Bainan bakeak berekin dauka justiziaren beharra

 Hura gabe da gizona beti gizonarentzat marra

 Zuzen gabeak baitu munduan sortzen herrazko oldarra

 Hauxe delarik tirabira ta gerlak hazten tuen karra

 

 5

 

 Utzia dauku erakaspena, mintzo zaiku bihotzera

 Bide bortitzak baztertu eta egia eman aurrera

 Zuzentasuna eraiten zuen munduko lau haizetara

 Xuri ala beltx gidatzen gaitu denak anai bizitzera

 Piztuz geroztik King-en argia ez doa nehoiz hiltzera

 

 6

 

 Gaur egunean mintzo zaizkigu nehoiz ez bezain gorarik

 Indietako Gandhi, eta King, bi martir, biak argirik

 Haien mezuak ez du hartuko nihungo zaharkeririk

 Gizonak libre ikusi nahiz biek bizia galdurik

 Lekuko ziren, egian ziren, maitasunez aberatsik


inprimatu