inprimatu
Larrazken batez
Izenburua:
Larrazken batez
Sinadura:
N.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
N.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1777.zk.
Orrialdea:
5

Larrazken batez

 

N.C.

 

 1

 

 Hegoaren ufakoak abarra du higitzen

 Ekhi sartze gurbil batek zeruzola gorritzen

 Egun erdiko beroa aise dugu patitzen

 Bai eta haren eztiaz ere berdin goxatzen.

 

 2

 

 Udaminean iduriz hartu ezinegonak

 Ezarri gaitu herrestan eta ixil-ixilak

 Umilki burua apal dauka jende xumeak

 Ustez galduko direla bihotzeko xedeak.

 

 3

 

 Gezur hutsak ez dezake ekar osoki kalte

 Gizonak beti gizona balio saskitike

 Elge ttipian ildoek berdin elgarren eite

 Gau beltzenaren ondotik argiak bide luze.

 

 4

 

 Pentze zaharren erdian trufaz ari kardoa

 Hazitu gabe hori du nausiak moztekoa

 Maltzurrak gutiesten du bazter soz menpekoa.

 Entzunen du luzeago oihartzun parekoa.

 

 5

 

 Aztaparra eri dago lurra delarik lohi

 Larrua on duzu aldiz hezurra bada garbi

 Kalipuaren eskasez ahalgea du nausi

 Haurrak dezala ikasi aita dueno bizi.

 

 6

 

 Sasu itzalak utzirik abia goiz'argirat

 Barneko lanoak hurtuz solasta aintzinerat

 Ahapetik ari zena, lotsakor, beharrirat

 Mintzoan ozenki eta haguna ezpainerat.


inprimatu