inprimatu
Hamar urte
Izenburua:
Hamar urte
Sinadura:
N.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
N.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1873.zk.
Orrialdea:
5

Hamar urte

 

N.C.

 

 1

 

 Urepelek badu omen

 Euskal-Herrian aipamen

 Xabier Letek olerki batez eskaintzen goresmen

 Fernando bat poeta zen

 Denek hor Xalbador deitzen

 Hamar urte iraganik nehork ez duke ahanzten.

 

 3

 

 Orai hamar urte aintzin

 Berri txarrak ekarri min

 Bertsulari olerkariena zendu zela jakin

 Bainan egun egiten zin

 Koblakari izan dadin

 Hola zeruan Xalbadorrentzat, milaka atsegin.

 

 4

 

 Mattinekin lagungoa

 Elgarren amodioa

 Bat irringarria bezainbat zen bestea zintzoa

 Mattinek zalu bertsoa

 Xalbadorrek gogokoa

 Horiek moldatu bikotea paregabekoa.

 

 5

 

 Balin badira kantari

 Bertsulariak ugari

 Aitor dezagun Xalbador zela horien gidari

 Haren haziak ekarri

 Erein ordu bezain sarri

 Artzainaren ondotik gazteak oro koblakari.

 

 6

 

 Xalbadorrentzatsu-garra

 Ama bezala Nafarra

 Orai bilakatua ikusiz ixurtzen nigarra

 Izanikan hain zaharra

 Ez da oraindik eiharra

 Zuhaitz horren sei abarrek dute ondoain beharra.

 

 7

 

 Urepeleko artzaina

 Itzal haundiko gizona

 Harek kantatu bertsuak sartu gogoetan barna

 Amesten ahal duguna

 Zeruetan dabilana

 Kobla pollitez alaitzen duke Jainko guziz ona

 

 8

 

 Uste ginuen hil zela

 Egun ohartzen hor dela

 Haren hitzek gure bihotzeri poz deramatela

 Gogoa jartzen epela

 Berotzen ere sabela

 «Odolaren Mintzoa» betiko, gure xaramela.


inprimatu