inprimatu
Portukoak
Izenburua:
Portukoak
Sinadura:
Norda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Norda

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
707.zk.
Orrialdea:
4

Portukoak

 

Norda

 

 Itsasotik lekora, Mattin arraintzalea

 Gustu onian zagon, chalupan jarria

 Mintzo eder batian, Paristar batekin

 Zertaz ari ziren, nehok ez du jakin.

 

 SIMUN

 

 Jaun hura gan-ordu, Simunek Mattiņi:

 Nun artu duk hik, erdar eder hori?

 Paristar hori erhan badituk, egiak astian

 Eman dituk, segurki, tiro bazu artian...

 

 MATTIN

 

 Hire piko horiek, ez naitek kexatzen

 Nere trebenziak, othe hau jeloxten?

 Elhia arin dudala, emaiten diat froga;

 Hik aldiz iduri duk, gure ahate mutua.

 

 SIMUN

 

 Gure ofizioan, ez baita samurtzen,

 Hortako hire solasak, tiat ongi hartzen;

 Gure erresumak baitire, portu eta itsasoa,

 Ez eman gure artian, bazare kampokoa.

 

 MATTIN

 

 Paristar eta kampokoeri, zor diau erespetua;

 Bainan ez uste izan, garela zozuak.

 Ez bagira erdarian, hek bezinbat trebe,

 Orhoit itxuen erresumian, okerrak direla erege...


inprimatu