inprimatu
Portua doluan
Izenburua:
Portua doluan
Sinadura:
Norda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Norda

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
930.zk.
Orrialdea:
3

Portua doluan

 

Norda

 

 1

 

 Itsasoa samur da, Aizea tenpestan,

 Untzi bat hondatu da portuko pasetan,

 Lau gizon galdu dire zorigaxto hortan,

 Donibanen portua berritz da dolutan.

 

 2

 

 Trixtezia sartu da mariņel jendetan,

 Bihotz minak ere familia frangotan,

 Haurrak ameri lotuak, gaixoak nigarretan,

 Egun ilhunak dire Donibane hortan.

 

 3

 

 Gizonak itsasoan galtzen direlarik,

 Dohakabek ez dute leihorrian hobirik,

 Horien tonbentzat ez duzu lorerik,

 Ohoratzen dituzte itsasoen hegitik.

 

 4

 

 Lau alhargun emazte, haurrak besoetan,

 Itsasoari beira dauzi, nigarra begitan,

 Bihotzak oraino dituzte zauritan,

 Kontsola zatzu Jauna, beren doloretan.


inprimatu