inprimatu
Getharia. Arrokan gurutzea
Izenburua:
Getharia. Arrokan gurutzea
Sinadura:
Norda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Norda

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
693.zk.
Orrialdea:
4

Getharia. Arrokan gurutzea

 

Norda

 

 1

 

 Bi itsas xori, ilhun nabarrean

 itzulika ari ziren portuaren gainean.

 Huna zer galdetu zion batek bertzeari:

 «Erradazu zer den arrokan gurutze hori?»

 

 2

 

 Paristar Jaun batek iragan den udan

 Galde bera egin dio Piarresi portuan.

 Huna zer atxiki dudan hunen erranetarik

 Bizi naizeno ez baitzait ganen gogotik.

 

 3

 

 Leihorrean hilentzat dire hil-harriak:

 Ohoratzen dituzte heien familiak.

 Bainan itsas-gizonek, ithortzen direlarik,

 Ez dute izaten leihorrean hobirik.

 

 4

 

 Orai dela mende bat geixago bezala,

 Gure portu ttikia doluturik zaula,

 Haizea eta itsasoa samurtuz bet-betan,

 Untzi hat hondatu zen portuko pasetan.

 

 5

 

 Hiru gizon ari ziren urean guduka,

 Buruz jo ez beharrez aldean zen arroka.

 Bainan hiruetarik (hauxet tristezia!)

 Bertzeak lagunduz batek galdu Zuen bizia.

 

 6

 

 Dohakabe hau zen Ganix Mugaburu

 Arrantzale on, xintxo eta gizon prestu,

 Jaunaren nahia zen erran gahe doa,

 itsasotik behar zinduela zuk utzi mundua.

 

 7

 

 Zeruan ez zaitu ahantzi Jainkoak,

 Zure seme Pierrex deituz bere ganat,

 Munduan ibiltzeko arimen arrantzan

 Haren hitza hedatuz leihor guzietan.

 

 8

 

 Xinako lurretan lan onak eginik,

 Japoniako alderat izan zen deiturik.

 Tokio delako hiri-kapitalean

 Artxapezpiku egin baitzuten orduan.

 

 9

 

 Milla bederatzi ehun hamargarren urtean,

 Herrirat itzuli zen zahartu-ta ondoan,

 Jainkoari galdatuz azken fagorea,

 Sor-lekutik hartzeko zeruko bidea.

 

 10

 

 Aitaren orhoitzapentzat iragan den mendean

 Gurutze hori eman zen arroka horren gainean.

 Horri buruz eginez martxoko proasionea,

 Nola betan ez ohora aita eta semea?

 

 11

 

 Itsas-xori hunek, hauk aditu ondoan,

 Dio: «Atxikiren ditut nik segurki gogoan!»

 Egiten dutelarik martxoko proasionea,

 Itzuli bat eginen du gure portuan barna!


inprimatu