inprimatu
Itsas-Haize
Izenburua:
Itsas-Haize
Sinadura:
Noņiņa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Noņiņa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
870.zk.
Orrialdea:
4

Itsas-Haize

 

Noņiņa

 

 1

 

 Enbatarekin hasi tenpesta

 Orai nihundik ezin arrasta.

 Ximun Haranek ukan du jasta,

 Bai etsaitasun, bai arrakasta...

 

 2

 

 Ximun pilotan: zer jendeketa!

 Zer pilpiretan zaukan trinketa!

 Airetik bilduz azken pilota,

 Garhaitu zuen ŦSeņorŧ Ogueta!

 

 3

 

 Bozetan aldiz, akabo besta...

 Ximunek ez du bizi erresta:

 Nola zitaken sail hortan josta?

 Dakienak daki zer zaion gosta...

 

 4

 

 Beharrik baitu izan kopeta

 Zirikatzeko gure Prefeta!

 Hunek hastio eskual-boneta:

 Guk ezin jasan erdal-kasketa!

 

 5

 

 Hiru bat mila boza bildu-ta

 Dauku Haran-ek hazia bota.

 Laster hor dugu biharko uzta:

 Sutan ari da sortzen ENBATA!

 

 6

 

 Christiane Etchalus, othoi barkatu,

 Balin bazaitut hemen aipatu:

 Eskual-Herria nahiz libratu,

 Presondegian duzu pairatu.

 

 7

 

 Gezurra zuten errepikatu,

 (Zure otoan berek sakatu)

 Plaztikarekin zela zartatu

 Harri bat, bainan... ezin frogatu!

 

 8

 

 Beharrik zinen ontsa mintzatu,

 Juja ez baitzen guti harritu!

 Geroztik fama zautzu hedatu,

 Bazterrak ere noizbait ernatu.

 

 9

 

 Arbol ederra duzu landatu,

 Ustegabetan baita loratu.

 Asko ditutzu barna hunkitu:

 Bi mila hurbil dira xutitu!

 

 10

 

 Bizi-nahia ez da bekatu:

 Odol-mintzairak ezin ukatu!

 Oraitik behar lanari lotu,

 Nahi badugu bihar salbatu!


inprimatu