inprimatu
Jainkoaren Amaren sehaska kantua
Izenburua:
Jainkoaren Amaren sehaska kantua
Sinadura:
Noel, Marie
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Noel, Marie

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
754.zk.
Orrialdea:
4

Jainkoaren Amaren sehaska kantua

 

Noel, Marie

 

 1

 

 Ene besotan ahul lo zauden ene Jaungoika maitea,

 Ene haur bero, bihotz gainean eztitasunez betea,

 Adoratzen dut urrumakatuz eman dautazun dohaina.

 

 2

 

 Semerik, Jauna, birjina gisa, ez nuen izaiten ahal.

 Bainan goiz batez lore nindadin, hedatu zinautan itzal,

 Eta loretik huna sortua eman dautazun dohaina.

 

 3

 

 Zuri zer itzul zure grazia ni baitan eroriz geroz?

 Jainkoa barka ene irria, nik ere banuelakotz

 Grazia ttipi xume kuttun bat, eman dautzutan dohaina.

 

 4

 

 Ahorik, Jauna, zuk ez zinuen munduari mintzatzeko.

 Ene bulharra bihatzen duen aho ttipia, Semetto,

 Ni ganik duzu, dena hitz zuhur, eman dautzutan dohaina.

 

 5

 

 Eskurik, Jauna, zuk ez zinuen, dohakaben sendatzeko.

 Pinpirin guri, arrosa hetsi, eskuņo hori, Semetto,

 Ni ganik duzu, dena sokorri, eman dautzutan dohaina.

 

 6

 

 Gorputzik, Jauna, zuk ez zinuen, gure arimen hazteko.

 Gorputz guzia beztitzen dautzun haragi hori, Semetto,

 Ni ganik duzu, denen janari eman dautzuzan dohaina.

 

 7

 

 Heriotzetik zuk ez zinuen munduaren salbatzeko.

 Izaite hilkor gurutzeari hitzeman hori Semetto,

 Ni ganik duzu, dena dolore, eman dautzutan dohaina.


inprimatu