inprimatu
Nevadatik
Izenburua:
Nevadatik
Sinadura:
Nevadako Artzaina
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nevada'ko Artzaina

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
4

Nevadatik

 

Nevadako artzaina

 

 1

 

 Hemeretzi ehun-ta berrogoi-ta zortzian,

 Sor lekhu utzi dut adin ederrian.

 Orai hemen naiz bizi Nevada-mendian

 Gogoa ilhun eta penak bihotzian,

 Desertuetan artzain bakhartasunian.

 

 2

 

 Bakhartasuna eta sor lekhutik urrun;

 Pena haundiagorik ba othe da nihun?

 Nehor ikusi gabe zazpi zortzi egun.

 Etcherik ere bichtan ezpeita ezagun.

 Gau egun oroz nago arthaldea lagun.

 

 3

 

 Hamar manamendutan hau hirugarrena:

 Jaunaren zerbitzuko igande eguna;

 Mezaren entzutea manatzen daukana

 Artzain batek mendian ezin dezakena,

 Horrek emaiten deraut bihotzian pena.

 

 4

 

 Iruzkia, distirant agertzen zerutik,

 Bainan hak ere ez du berotzen hambatik.

 Haizen chichtuz doa hot eta azkarrik

 Oihalez dut etchola; nekez dago chutik:

 Noiztenka airatzen daut guzia errotik.

 

 5

 

 Desertu hok ez dira nola nahikuak,

 Eskualdunentzat dira espres beiratuak;

 Ez dira yostatzeko hemengo lekhutik.

 Aise ordaintzentugu. urtheko gastuak,

 Deusik ere ez dauku khentzen ostatuak.

 

 6

 

 Lagunak banituen jiteko bidian,

 Orai barreatuak eremu haundian

 Heien berririk ez dizu yuan den aspaldian.

 Berantetsia nago hemen, errabian,

 Kantuz ukhanen ditut hek ere agian!

 

 7

 

 Gure nahiz baigira gu hemen gerthatu,

 Lan eginaz ez zauku ez behar dolutu,

 Ni segurik ez naute nehork enganatu,

 Neure ideyak ditut holache komplitu,

 Orai hartu saillari beharko segitu.

 

 8

 

 Goraintzi urrunetik herritarrendako,

 Horgo orhoitzapenak ez tut ahantziko.

 Zombait urthegno ditut hemen phasatuko.

 Hitzemaiten dauziet huntaz segur nago:

 Ni segurik ez naiz ez hemen zahartuko.

 


inprimatu