inprimatu
Muthiko gazte charmantak
Izenburua:
Muthiko gazte charmantak
Sinadura:
Neskatcha bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Neskatcha bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
446.zk.
Orrialdea:
4

Muthiko gazte charmantak

 

Neskatcha bat

 

 1

 

 Zoin den eder gazteak plazetan kantari,

 Laket dut intzutea zombait bertsu berri;

 Bainan oraikoan ardurachegi hot dut irakurri

 Nechkez direla zombait, trufan aise ari.

 

 2

 

 Egun plantatzen naizu bertsularien kontra

 Bethi nechkatchen aldi, muthikoez zer phentsa!

 Errechki dira gutaz mintzatzen, kaseta herrian

 Mihia untsa eta lanik ez etchian.

 

 3

 

 Gure herrian dugu hainitz muthil gazte

 Premu'ta etcheko seme, bainan karlos dire

 Erretor onak, erraiten die, «zendako hola zaizte?»

 Bainan nok duzke nahi, senartako bere.

 

 4

 

 Herrichka ttipi eta urrun da hiria,

 Bezperetarik landa, etcheko bidia

 Artean dugu, plaza betean, lau ostatu ttipi

 Horietan yarri eta nola behar yeiki!...

 

 5

 

 Ostalersa horiek zer pazientzia

 Bihamun goiz artino denak gomit dira.

 Edari horiek, kario dira, bainan tripaidako

 Edan ditake gustian, nok zer du erteko!...

 

 6

 

 Goizetan dira oilarrak, hasten «kukuruku»

 Hura entzutean denek etcherat sar ordu

 Soberakinak igorri eta karga ahintzen du,

 Arroiletan halere zombait gita sartu...

 

 7

 

 Egungo huntan badut askitto erranik

 Hortako utziko dut oraikoan segurik,

 Zuek eta nik, hobe baitugu, ichilik egonik

 Denek gure defautak, atchikiz gorderik.

 

 8

 

 Azken bertsu hunetan, Jainko Jauna zuri,

 Galdatzen dautzut othoi, beira zazun bethi.

 Enetzat duzun presuna hura prestu eta ongi.

 Hel gaiten zeruetarat ahal bezen sainduki.


inprimatu