inprimatu
Neguko choriak ihiztari bati
Izenburua:
Neguko choriak ihiztari bati
Sinadura:
Neguko Choriak
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Neguko Choriak

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
699.zk.
Orrialdea:
3

Neguko choriak ihiztari bati

 

Neguko Choriak

 

 1

 

 Negu choriak kantuz, entzun heien boza

 Izana gatik hego ala euri hotza.

 Negua pasatzeko ez dituzu lotsa,

 Gogoa arin eta azkar dute moltsa.

 

 2

 

 Zer chimiko guretzat Herrian leitzia

 Phagoteguyk zuela irazi auzia!

 Gorderikan zinaukan segur malezia,

 Zure kontra artzea ez da zuhurtzia.

 

 3

 

 Gaztetasun ederra penatua halere,

 Hargatik bertsutako baduzu botere.

 Gaude elgarrekilan gogoeta gu ere,

 Phagoteguyk ez duen itzalik batere.

 

 4

 

 Ikusi bezain laster urchoak airean,

 Diozu: Pettan, gituk oi larrazkenean.

 Harma kargaturikan arbola gainean

 Beha zaude noiz diren pasatzen menean.

 

 5

 

 Negu choriak dire hoiek ez bezala,

 Izpirituz bihotzez eginak bertzela.

 Lanjera ikhus-eta itzultzen matela,

 Gure hunkitzaileak bailuke medela.

 

 6

 

 Bertsulariak badu diozun eztena,

 Gauza horren gainean ez gaitezke thema.

 Gaitzitzen zeraukula ez othoi estona,

 Erten daukuzunean zuk hala ez dena.

 

 7

 

 Negu choriak dakite biziaren berri,

 Dantzan eta lanean, bertsu eta irri.

 Nahi baduzu beraz berriz ere ari,

 Hemen gaituzu bethi zure zerbitzari.


inprimatu