inprimatu
Garaztar batek Algeriatik
Izenburua:
Garaztar batek Algeriatik
Sinadura:
Negueloua, Raymond
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Negueloua, Raymond

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
315.zk.
Orrialdea:
1

Garaztar batek Algeriatik

 

Negueloua, Raymond

 

 1

 

 Ainitzen gisa jina niz etsai gudukatzera,

 Kasik gogoa berorik, bihotza alegera:

 Gaichoa ni, ez nakien ait'et'amen beharra!

 Heieri pentsatu-eta aiher baitut nigarra.

 

 2

 

 Choria kantari eder, uda gocho denean;

 Bainan tristazen hasten da; negu beltza jitean:

 Guk ere bortz eskualdunek, moda bitchi berrian,

 «Tenta» bat eraiki dugu harrokaren azpian.

 

 3

 

 Orai ezagutzen dugu Afrikaren aroa!

 Hemengo jendea kichkil eta funts charrekoa:

 Ahalaz solasa labor, nahiz legun mintzoa:

 Bainan kasu, lore pean, ezten pozoindatua!

 

 4

 

 Gaztena, ontzen denean, lur gainean ihaurri!

 Hemen ere zonbat odol bazterretan ichuri!

 Zonbat lagon tiropean «ama» deituz erori!

 Eta ni hetaz nigarrez, bi begiak ithurri...

 

 5

 

 Eskualdun libro nahia kontent laite kanpoan,

 Ez balu ibili behar bertzen manamenduan:

 Bertzalde, setiatuak, bakarrik desertuan,

 Nundik ginuke laguntza behar ordu gaichtoan?

 

 6

 

 Hemengo atsegabetan bihotza zait gainditzen!

 Beharrik etchekoen botza letretan dut aditzen

 Eta Birjina Maria othoitzean mintzatzen!

 Afrikako lur zail huntan ikasten dut sofritzen!

 

 7

 

 Nahiz Frantzia omen den orobat, Algeria,

 Eskas aurkitzen diogu Europako airia:

 Eremuz toki gaitza da, kasik etsigarria!

 Dener nausi, guretako, Eskual-herri ttipia!

 

 8

 

 Untziak noiz gaitu berriz horrarat eremanen?

 Etcherateko bidechka noiz dugu iraganen?

 Zuen ganik, familia, noiz musuak ukanen?

 Oi bai agian guk ere dener laster emanen!


inprimatu