inprimatu
Gamarthe Algerian soldado
Izenburua:
Gamarthe Algerian soldado
Sinadura:
Negueloua, Raymond
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Negueloua, Raymond

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
300.zk.
Orrialdea:
4

Gmarthe Algerian soldado

 

Negueloua, Raymond

 

 1

 

 Zonbeit pertsu banuzke herritarrendako,

 Zeren egiten baitut pentsaketa frango:

 Herria utzi nuen bihotza ilhunchko,

 Ez jakinez biziak zer zautan karriko.

 

 2

 

 Gamarthetik joaitean nindauken gogoan

 Noiz gertaturen nintzen berriz sort-herrian;

 Treinean sartu nintzen pena bihotzean

 Burrasoak baititut utzi trichtezian.

 

 3

 

 Untzian sartu-eta, hainitz gogoeta:

 Ichtant baten buruan itzaltzen zaut lurra...

 Ez nintzen ez untzian umechurtch bakharra:

 Bainan ez nezakeien gogoa kontsola.

 

 4

 

 Ichil-ichila doa itsaso gainean,

 Untzi churi pollita hegalak airean

 Furrust-farrast kantatzen uhainek ondoan

 Eta ni gogoeta, ... etchea gogoan!

 

 5

 

 Untzi churi pollita itsaso garbian

 Fidantziaz bethea, doa punpeketan;

 Itsaso maltzurrari neholaz ez fida

 Haren gochotasuna maiz da tronpakorra.

 

 6

 

 Oran-eko mendiak hantchet ikustean,

 Irri pollit Bat zaitan jautzi ezpainetan:

 Mostaganem-hirirat treinak ninderaman,

 Gradatuen artean han sartu bainintzan.

 

 7

 

 Bertsu berri hauietan nahi tut paratu

 Armadako berriak eta esplikatu:

 HemezOrtzi ilhaite hemen behar pastu:

 Zerbait behar diagu orduan sofritu.

 

 8

 

 Badu bi ilhabete soldado naizela,

 Hirugarrena botzik hasia dudala.

 Orai arte ginduen martcha tirahala,

 Jana arina eta ja hiru pikura!

 

 9

 

 Sei eskualdun bagira toki trichte huntan,

 Mezara baigoatzi igande goizetan;

 Atsaldea pasatzen mus eta bertsutan,

 Sort-herriko usaiak begiraturikan.

 

 10

 

 Huntan finituko dut ene hitzaldia,

 Zeren «kafara» baitut barnean Iothia;

 Gazte lagun maiteak, har denek kuraia,

 Bainan etziteztela armadan engaia.


inprimatu