inprimatu
Neskatcha kuriosa
Izenburua:
Neskatcha kuriosa
Sinadura:
Nazabal, Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nazabal, Peyo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
529.zk.
Orrialdea:
4

Neskatcha kurisosa

 

Nazabal, Peyo

 

 ERREPIKA

 

 Pantcho, zertako duzu mustatcha beltch hori?

 Zer probetchu dakarken erradazu niri;

 Musua emaitean duenetz sistatzen,

 Ala choilki kilikatzen?

 

 1

 

 Amak erran zerautan: «Jina dun orena;

 Pantcho atcheman dainat, hik behar gizona!»

 Elgar ikus orduko, oi zer zuriona!

 Elgar dugu maitatu den osokiena;

 Bainan ezkondu gabe, badautzut galde bat

 Egiteko beharrirat:

 

 ERREPIKA

 

 Pantcho , zertako duzu, etc...

 

 2

 

 Badakit arras ontsa, izabak erranik

 Gure ama gaichoak gazte zirelarik

 Mustatcheri zaudela oro choraturik...

 Mustatcha lodiago, hek kartsuagorik!

 Ez duzu, ni biltzeko, zure sudur petik

 jats brana horren beharrik.

 

 ERREPIKA

 

 Pantcho , zertako duzu, etc...

 

 3

 

 Ez dakit mustatcharen falta othe denetz:

 Ohartzean bidetik dabiltzan gizonez,

 Mustachdun bat delarik iragaiten suertez,

 Zerbaitek haren ganat banerama kolpez:

 Nekez gelditzen bainiz galdegin beharrez,

 Bai segur behar ederrez:

 

 ERREPIKA

 

 Muñu, zertako duzu mustatcha beltch hori?

 Zer probetchu dakarken erradazu niri:

 Musua emaitean duenetz sistatzen,

 Ala choilki kilikatzen?


inprimatu