inprimatu
Bertso hauek harrapatutako txori bati botatzen dizkiot
Izenburua:
Bertso hauek harrapatutako txori bati botatzen dizkiot
Sinadura:
Narbarte, Xabier (Tronko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Narbarte, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
972.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso hauek harrapatutako txori bati botatzen dizkiot

 

Narbarte, Xabier

 

 1

 

 Kaiola barruan sartu dute

 nik hura banuen maite

 orain preso daukate

 txoriak nerekin tratatzen zuen

 horrek egiten dit kalte

 hemengo txori elkarte

 eta berak zuen emazte

 ez daukate aparte.

 

 2

 

 Hark maite zuen mendia

 guk bizi ginen herria

 paraje bat haundia

 txoriak hegak onak zituen ta

 dago hantxe apartia

 adios txoriaren jabia

 zuk zeneukan bizia

 kendu dizu aberria.

 

 3

 

 Hori bazen edertasuna

 nere lagunak zuena

 gaur kentzeko dijoana

 nik zu orain hantxe ikusi

 han barruan daukazuna

 hau da txoriaren barrena

 usteldu dute hau dena

 hauxe ez da azkena.

 

 4

 

 Bertsoak ditut gaur abesten

 txoria han barruan ikusten

 bere libertatea kentzen

 nik harekin makina jolasa

 egun batean nuen egiten

 hura joan zen egunen

 ez dut sekula ahazten

 nola engainatu zuten.

 

 5

 

 Zuhaitz baten gainean

 hantxe zegoen nere ondoan

 hitz egiten egunean

 bere penak neri esaten dit

 nere begiko alboan

 ateratzen zuen malkoan

 txoria hola ikustean

 beti negarrak betean.

 

 6

 

 Hark ez zuen bizitza ona

 horretan seguru nagoena

 txori haren oihartzuna

 mendia zuen bizitokia

 hori zuen bakarrena

 han egongo da barrena

 negarra osoan daukana

 ezin joan ni txorigana.

 

 7

 

 Ez zuen txarra bihotza

 hantxe joan zen heriotza

 holako gauza latza

 hura zen gure mendiak zuen

 mantentzeko ikatza

 azeri eta zapelatza

 eta hemen zuhaitza

 puskatu da gure baratza.

 

 8

 

 Hemen aurrean dut nik

 bere parra eta negartik

 hantxe dago oraindik

 kaiolan sartu zuten eta

 ez dago berean bihotzik

 belar, lore eta mendirik

 hura joan zen lurretik

 ilundu ziren gogotik.

 

 9

 

 Eguzkia da begia

 lainoa bere argia

 eta negarra euria

 haiek marroitu ziren gogotik

 ikusi behar egia

 agur bat zuri txoria

 ematen dizut hobia

 ondo pasatu urtia.

 

 10

 

 Ni arbola gainean

 zu hor barrote ondoan

 ikusi lehengo aberrian

 malkoa atera duzu eta

 hor zaude negarrean

 zaude gure artean

 txoriaren jabean

 baina hobe librean.

 


inprimatu