inprimatu
Ebaren alabak
Izenburua:
Ebaren alabak
Sinadura:
Nabarra, X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nabarra, X

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1718.zk.
Orrialdea:
5

Ebaren alabak

 

Nabarra, X.

 

 1

 

 Jaun onak elgarrentzat eginak ederki

 Lurrean bizitzeko biak ohoreski

 Bainan nahiz zioten debekatu aski

 Ebak sagarra zuen gogotik ausiki.

 

 2

 

 Adam eta Ebaren lehen maitasunak

 Nahiz egin zituen biak hobendunak

 Sortu zituen mutil indartsu lerdenak

 Bai eta ere nexka atsedun lirainak.

 

 3

 

 Hasi zuen bezala etorki bideak

 Alabek segiturik amaren moldeak

 Mendez mende berdinak dire emazteak

 Lurreko sagardian uztaren loreak.

 

 4

 

 Ebak baitzuen sortu beraz emaztea

 Berak bezain gartsua daukan izaitea

 Amen alabek dute azkar sinestea

 Beti badaukatela bizien zortea.

 

 5

 

 Nola izarrek duten zerutik argitzen

 Eta gau ilunean ongi dirdiratzen

 Hala dute anderek ere distiratzen

 Bizia maitasunez dutelarik sortzen.

 

 6

 

 Bainan behin neska bat ari zen kezkatuz

 Mutil bat ezin azki gordinki jorratuz

 Gaizki heldua zela hari obedituz

 Harek eskaini zion nahi bat onhartuz.

 

 7

 

 Mutilak eman zion han arrapostua

 Onhartu hura zela berak opatua

 Ordainduko zuela egin bekatua

 Zaukan haurtxoa sortuz biek maitatua.

 

 8

 

 Amultsuki-onetsiz neskak amatzea

 Aginduz aitarekin haurra maitatzea

 Ohartuz egin zion ere aitortzea

 Ezin zirela bizi bat gabe bertzea.

 

 9

 

 Elgarturik bihotzez gero bi gazteak

 Maitasuna lokarri hat eta bertzeak

 Bizian biziari zabalduz ateak

 Dohatsuki zituzten gozatu urteak.

 

 10

 

 Emazten egintzetan miresgarriena

 Aita-amek elgartuz duten eztiena

 Maitasun garblenez denean egina

 Ez ote da amaren haur sortzearena.


inprimatu