inprimatu
Noren afera?
Izenburua:
Noren afera?
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
192.zk.
Orrialdea:
3

Noren afera?

 

 1

 

 - Aitaso, iduri duzu bethi samur zirela,

 Hits huts batek pizten zaitu zain minbera bezala

 Alta, holetan, zuk ere zure gazte denbora...

 - Cho, ilaba maiteak, cho!

 Mintza, othoi, aphalchago:

 ene gazte dembora

 ez da zuen afera!

 

 2

 

 - Makhil ez lunetik gabe ibilki zinelarik,

 Gure oraiko jostetak alha ziren jadanik;

 Eta aiphatu daukute zure orduko karra...

 - Cho, iloba maiteak, cho!

 Mintza, othoi, aphalchago:

 ene orduko karra

 ez da zuen afera!

 

 3

 

 - Ba, ez do makhur handia, aithorturikan ere

 Bazinuela orotan arrakesta, ohore,

 Hanichkok maite zutela zure planta ederra...

 - Cho, iloba maiteak, cho!

 Mintza, othoi, aphalchago:

 ene, planta ederra

 ez da zuen afera...

 

 4

 

 Izaitekotz, haur maiteak, gure gazte-denboran

 Oneski jostatzen ginen herritarren artean:

 Andreak pollitak ziren, gocho heien agurra...

 - Cho, aitacho maiten, cho!

 Mintza, othoi, aphalchako:

 Andre hoien agurra

 ez da gure afera!


inprimatu