inprimatu
Nora zoaz hain goiztar?
Izenburua:
Nora zoaz hain goiztar?
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(ik. Batiz, Bilbao, B.)
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1492.zk.
Orrialdea:
1

Nora zoaz hain goiztar?

 

 1

 

 Nora zoaz hain goiztar

 T'hain pozez beterik,

 Jaiotz-kabia utzita

 Uso txuri hori?

 Jaiotz-kabia utzita

 Uso xuri hori:

 Nora zoaz hain goiztar

 T'hain pozez beterik?

 

 2

 

 Amodio osoan

 Eindu kabi barri,

 Leialtasun zintzoan

 Bihotzak emanik;

 Leialtasun zintzoan

 Bihotzak emanik,

 Amodio osoan

 Ein du kabi berri.

 

 3

 

 Udabarriko lore,

 Kuku-Sagartxo hori:

 Nork maitemindu zaitu?

 Nor da galai hori?

 Nork maitamindu zaitu?

 Nor da galai hori?

 Udabarriko Lore

 Kuku-Sagar-Txori?

 

 4

 

 Mundu guztian, ere

 Ez dago hoberik,

 Euskaldun zintzoa da

 Ez deuka parerik;

 Euskaldun zintzoa da

 Ez deuka parerik:

 Mundu guztian ere

 Ez dago hoberik.

 

 5

 

 Hain pozik ikusita,

 Gogoz ta bihotzez?

 Kabi barri horretan

 Bizi zorionez;

 Kabi barri horretan

 Bizi zorionez,

 Hain pozik ikusita

 Gogo-ta bihotzez.


inprimatu