inprimatu
Noiz arte
Izenburua:
Noiz arte
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1319.zk.
Orrialdea:
5

Noiz arte

 

 1

 

 Nor ote giren

 Jazarriren

 Kadinen erauzten

 Gaur elgarrekin

 dugu jakin

 bai eta zin egin.

 

 2

 

 Zer uhal duzu

 bixtan sartu

 egoiteko itsu

 Nola zeraitan

 Oro johan

 odola turristan.

 

 3

 

 Burua zauten

 joz zartatzen

 ahoa zauritzen

 Soina abreki

 lahardeki

 Sakildu zorrozki.

 

 4

 

 Nor ote giren

 jazarriren

 kadinen erauzten

 gaur elgarrekin

 dugu jakin

 bai eta zin egin.

 

 5

 

 Zer lertzok haigu

 hi elkortu

 ez baituk behatu

 Ene garrasi

 luzea ri

 egin duk ihesi.

 

 6

 

 Eho nautela

 bahakila

 eztakala uka

 ene tormentak

 nardaketak

 eztuk gezur-bentak.

 

 7

 

 Nor ote giren

 jazarriren

 kadinen erauzten

 gaur elgarrekin

 dugu jakin

 bai eta zin egin.

 

 8

 

 Eldar-kiretsaz

 ta hil-lotsaz

 hagun zuri latsaz

 niz egotzi

 ta xehaki

 eta hik ahantzi.

 

 9

 

 Zintzurretikan

 sortzen nikan

 lastuna errekan

 ta sabeletik

 ixurtzen nik

 barneko mamitik.

 

 10

 

 Nor ote giren

 jazarriren

 kadinen erauzten

 gaur elgarrekin

 dugu jakin

 bai eta zin egin.

 

 11

 

 Hegaztin baten

 itzala zen

 nitarat hedatzen

 hiltziak nola

 din hegala

 belz eta zabala.

 

 12

 

 Zendako nauten

 ni iruaiten

 biziaz gabetzen

 Ote zakiten

 zonbat nuen

 bizia maitatzen.

 

 13

 

 Nor ote giren

 jazarriren

 kadinen hausten

 gaur elgarrekin

 dugu jakin

 bai eta zin egin.

 

 14

 

 Urrilorea

 ipularran

 loratzen denian

 hil nizala ni

 oroit hadi

 libertate gatik.

 

 15

 

 Haritz-gainera

 hik bandera

 altxatzian gora

 ene hezurren

 lurra duken

 urriloraturen.

 

 16

 

 Nor ote giren

 jazarriren

 kadinen hausten

 gaur elgarrekin

 dugu jakin

 bai eta zin egin.


inprimatu