inprimatu
Neskatxa batek nobio izanari
Izenburua:
Neskatxa batek nobio izanari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
53.zk.
Orrialdea:
321

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neskatxa batek nobio izanari

 

 

 1

 

 Milla urtez gaiņ bederatzireun

 ogeita laugarrenian

 bili naiz jayo ezkero oņetako

 asko egiten dan errian,

 eleiz atzeko etxe batian,

 bizitza irugarrenian,

 izenik ezin aitor nezake

 naiz miņ izan barrenian.

 

 2

 

 Ni lotsatu azitzeagatik

 egin ditu alegiņak

 amabost bertso publikaturik

 ez uste bezin bikaiņak,

 gezur contra Astiasuko

 mutill zar buru ariņak,

 merezi dituan gixajuak

 jartzera nua ordaņak.

 

 3

 

 Erririk erri orren ujuak

 ontzak gabaz aiņakuak,

 aitu dituan ezkero nere

 begiyetako malkuak;

 bertso zori gaistoko oyengatikan

 ez dira nola naikuak,

 ez nuan uste orrelakorik

 egingo zuanik kaikuak.

 

 4

 

 Nola erriyan ezaguturik

 oindik ez nago astuta,

 amoriyua egin ziran esanaz:

 -Mayorazkua nazuta,

 eta ni baiez agindu nion

 berialaxen poztuta,

 gezur kontari asta putz ori

 beste lanikan eztu ta.

 

 5

 

 Indo mendian txondarra egiteko

 puskatzen enbor aritzak

 garbitu eta konpontzen niskan

 alkandora eta galizak

 amak Astiasutikan biali

 gazta zarra ta arrautzak.

 ainbat etzuten baliyo orrek

 egin zituan ikatzak.

 

 6

 

 Esposatuko giņalakuan

 pozak burutik naztuta

 akerra souan gisa kalian

 larrera biria aztuta,

 goiko tabernan baso arduak

 asko zorretan ustuta,

 ordaindu gabe igasi juan,

 batere lotsarik eztuta.

 

 7

 

 Errenterian izandu giņan

 Madalenetan juanak,

 nik bezelaxe goguan dute

 ikusi giņuzten danak,

 arrokerian poltsa ximurra

 tripa aundi nabarmenak,

 ordaindu biar izan nituben

 Mation fonda joanak.

 

 8

 

 Eta billetiak automobillak,

 tranbia bezela trenak

 juan da etorri egingo bazan

 eskatu zilkigutenak,

 gaņera erosi nizkan txapela,

 galtzerdi sedas obenak

 ta alkandora on bat beti

 soņian dabilzkianak.

 

 9

 

 Orrentzat Paris ta Balladoliz

 aitatzea ez da gutxi

 Endaira ta Altsasuraņo

 sekulan ez da iritxi,

 ezaguera piska zuana

 oiņetara zaio jetxi,

 zakur gaistuari gisa aua

 biar litzayoke itxi.

 

 10

 

 Nere baratzako loretxuak

 aitatzea biardu lotza,

 jorratzeko biar bezela

 gauza balitzake utza

 asko zerrikume diran gisa

 izan ez arren errautza

 ortelanua ona izateko

 jorrai atxurra kamutza.

 

 11

 

 Gaņera esan du baztandarrakin

 ibillia omen naizela,

 aitatzeagatik opa leyoke

 zortzi urteko itzala,

 jaiotzetikan txit itxusia

 nere arpegiko azala,

 oraindik ez det lotsa galdua

 orrek duana bezela.

 

 12

 

 Tolosan, sereno erri zaitzen

 bizi modu erosua,

 orren paskitzan ederki zeuden

 artu izan balu sua,

 nagiarentzat ez da dudarik

 lan gauza erasua,

 lo zeguala kendu zioten

 eskuan zuan txuzua.

 

 13

 

 Gaņera esandu Ebroko ibaiz

 juan giņala Kadiz'ara,

 eta Reinosa'n baporiari

 autzi timoia ta eliza,

 urrez betia urtara erori

 eskuan zuan baliza,

 inguru ontara agertzen bada

 a zer nolako paliza.

 

 14

 

 Arrokerian esaten du: -Naiz

 larogeita amasei kilo,

 gosaltzen bakarrik jaten ditut

 ez egotiaren argalo,

 amairu arrautza, pitxar bi esne,

 berrogeita zazpi talo,

 zakurrak lagun zapaira juan da

 amak deitu artian lo.

 

 15

 

 Neri erregaluak egiten

 izanik ain arlotia,

 paper oyetan publikatzeko

 aitu duala dotia,

 lanteri baten oraindiokan

 ez duana bete urtia,

 orla ai gabe obeago luke

 ixilikan egotia.

 


inprimatu