inprimatu
Neska-zar bati
Izenburua:
Neska-zar bati
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neska-zar bati

 

 

 1

 

 Komeri poli bat

 biarnuke esan

 biarnuke esan

 algara eta farra

 askok egin dezan,

 esplikatuko banu

 pasatu data gisan,

 komeriya oberik

 ez liteke izan,

 esango det zer nola

 gertatunitzan.

 

 2

 

 Neska zar batek zeukan

 nere desiua

 nere desiua

 ezkondutzeko egin

 dit pretensiyua,

 gayian egon banitz

 ¡zer okasiyua!,

 aguretu ta ere

 istimaziyua,

 ¡garai onian zatoz,

 arren pasiyua!

 

 3

 

 Gero galdetu niyon:

 -Aizazu Andresa,

 -Aizazu Andresa,

 ¿pobre enbat altzera

 edo aberetza?

 Esan dit:-Konpañero,

 egon zaite lasa, 

 badaukat arriua

 eta interesa,

 ez nago ezkongaya

 oso aldrebesa.

 

 4

 

 Aizu zure galdera

 asko txokatzen zat

 asko txokatzen zat

 jakin'aide zu nere

 interesa zenbat

 zer deran esateko

 lotsarik ez daukat

 korrituan jarriyak

 iru milla dukat,

 neska zarra naiz baño

 dote ona daukat.

 

 5

 

 -Dote ona izanda

 orrela atzendu

 orrela atzendu

 neska zarrak itxura

 gaistua artzendu.

 Onetan errespuesta

 aguro emandu

 gaztetan aukerarik

 eztubela izandu;

 -zu zaitat gustokoa

 baldin naibazendu.

 

 6

 

 Gero erantzu niyon

 andik beriala

 andik beriala

 ortzak juanda sobra

 zarra zeguala.

 Esan dit aitzakia

 franko baderala,

 Bayonara alkarrekin

 juango gerala,

 postizuak jarrita

 gaztetuko dala.

 

 7

 

 Itza eman nekiyola

 firmetasunian

 firmetasunian

 sosegatuko bazan

 deskantsu onian

 ernegatu zayola

 bakartasunian,

 anparorikan gabe

 estuasunian

 akomodagaitezen

 zuk naidezunian.

 

 8

 

 Nik ate bat ipiñi

 orrek maratilla

 orrek maratilla

 nere ogeirentzako

 bazituen milla

 nunbait sentitzeni ziran

 amoriyo illa

 ia nun asiko zan

 beste baten billa

 aitzaki gutxirekin

 prebeninedilla.

 

 9

 

 -Asko lastimatzenaiz

 Andresa tristia

 Andresa tristia

 estadu aldrebesa

 zuri ikustia

 zortzi urte onetan

 badet emaztia,

 gertatu zitzaidan

 ona ta gaztia

 zuregatikan ezta

 posible uztia.

 

 10

 

 Itz ura zubenian

 ni gandik aditu

 ni gandik aditu

 bere burua galtzen

 zitzaidan abitu.

 -Zu ere andre duna

 neri suzeditu.

 Beren larruban oro

 ezin du kabitu

 buruko ille danak

 ateriak ditu.

 

 11

 

 Adiskide maitia

 entzun nekidazu

 entzun nekidazu

 ni premiyan naizela

 zuk ongi dakizu

 paraje askotara

 ibiltzen zera zu

 gazte florekorikan

 senti ez padezu

 mutill zar sikiera

 aplikazaidazu.

 

 12

 

 Lenagoko denboran

 etzan komeriya

 etzan komeriya

 neskatxak majo billa

 zaizkigu abiya

 asko lastimatzen naiz

 orren ibilliya

 esposatzia dozu

 orrentzat gloriya

 mutill zar batengana

 or det bialiya.

 

 13

 

 Ez pada akordatzen

 persona gaztetan

 persona gaztetan

 gero ibillitzen da

 penaz ta kezketan

 mutill zarrak ezpa zaitu

 artutzen ezertan

 edo fortunarikan

 ezpada bestetan

 Lezora juan zaitez

 Santa Gurutzetan.

 


inprimatu