inprimatu
Neska zar batek beretzat jarriyak
Izenburua:
Neska zar batek beretzat jarriyak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
77

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neska zar batek beretzat jarriyak

 

 

 1

 

 Bertzuak jarridiskat

 Nere buruari

 Nere buruari

 Naigabea badaukat

 Barrenan ugari

 Mutill gustokorikan

 Ez dalako agiri

 Ez dalako agiri

 

 2

 

 Berrogei eta sei urte

 Einzaizkit pasatu

 Einzaizkit pasatu

 Eta azala berriz

 Piska bat simurtu

 Neskazartuko ote naizen

 Egin naiz bildurtu

 Egin naiz bildurtu

 

 3

 

 Oraindiokan ez nago

 Mirabe baldana

 Mirabe baldana

 Kupirarikan gabe

 Egiten det lana

 Ez da gaizki izango

 Ni artzen naubena

 Ni artzen naubena

 

 4

 

 Gasteriz ikasinuan

 Plantxan eta josten

 Plantxan eta josten

 onela sayatuta

 Dirua sobratzen

 Senartxo bat besterikan

 Ez det deseatzen

 Ez det deseatzen

 

 5

 

 Lenago senargayak

 Ugari baziran

 Ugari baziran

 Gau ta egun jai ta aste

 Beti nere jiran.

 Oraiņ ez dakit ayek

 Nora juaten diran

 Nora juaten diran

 

 6

 

 Gazrerikan banituzte

 Nik zazpi nobiyo

 Nik zazpi nobiyo

 Batekiņ ere ez nintzan

 Eskontzeko fiyo

 Orain damututziak

 Ez digu baliyo

 Ez digu baliyo

 

 7

 

 Eta zazpirak ziran

 Ondraduak oso

 Ondraduak oso

 Nerekiņ eskontzeko

 Zeuden animoso

 Iru begi bakar ta

 Beste lau jiboso

 Beste lau jiboso.

 

 8

 

 Neskatxa ederra nagola

 Iruritutzenzat

 Iruritutzenzat

 Zazpi arroba ta erdi

 Badaduskat beintzat

 Ai zer berogarriya

 Mutill zar batentzat

 Mutill zar batentzat.

 

 9

 

 Mutill zarrikan ez bada

 Betor alarguna

 Betor alarguna

 Ez da errex egiten

 gustoko fortuna

 Nola baitere nai nuke

 Oyerako laguna

 Oyerako laguna

 

 10

 

 Amar milla peseta

 Badaukat dotia

 Badaukat dotia

 Beste bost milla berriz

 Etxeko partia

 Ni artutzen naubenak

 Ai zer suertia

 Ai zer suertia

 

 11

  

 Artzerikan ez nuke nai

 Gaisto eta nagirik

 Gaisto eta nagirik

 eta ain gutxi berriz

 Moskor ta ordirik

 Txarra izatekotan obe det

 Bizitzia bakarrik

 Bizitzia bakarrik

 

 12

 

 Iņork jakiņ nai badu

 Nungua naizen ni

 Nungua naizen ni

 Egia esatia

 Beti da komeni

 Donostiņ jayo ta asia

 Joxepa Antoni

 Joxepa Antoni

 


inprimatu