Nere izandutako andregayari
1
Merezi duen neskatxa bati
nua bertsuak jartzera,
notizi onak juango zaizka
belarriyaren ertzera.
Arrazo txarrak berakin dauka
orra itzetik ortzera,
nongo galaya etorriko-da
dontzella ori artzera.
2
Ni naiz Agustin, Donostiarra,
orren nobiyo izana,
dama orrekin ezkondutzeko
asmuan egon nitzana.
Amaika bider «nik maite zaitut»
ori da neri esana,
bañan denboraz antza eman nion
tela ederra etzana.
3
Zumarraga-tik Donostia-ra
neska ori etorriya,
Ategorrieta-ko etxe batian
zegon serbitzen jarriya,
Orren piñeza nolakua dan
nago ondo igarriya,
ez nuen uste ziñanik orren
mundu engañagarriya.
4
Egun batian pasiatuaz
Ategorrieta-ra nijuala,
neskatxa ori ni ekusita
etorri zan beriala.
Esan ziraden lanak egin da
bakarrik an zeguala,
eta nerekin erromeriya
juateko asmua zuala.
5
Esan bezela arratsaldian
Lezo-ra gera abiyatu,
Santa Kristoren Eleiz artara
gogoz genduan segitu.
Nere nobiya orrek errezu
ederrak an egin ditu,
andik irten da plazan baltsian
iñola eziñ gelditu.
6
Sei ta erdiyetan etorri giñan
Lezo aldetik etxera,
ori atian despedituta
juan nitzan apaltzera.
Erretira onak eztu ekartzen
biyaramonik galtzera,
beranduago iñoiz juaten
oituba izango zera.
7
Andik urrengo ostegunian
berriz giñan alkarrekiñ,
galdetu nion tratamenturik
izan zuen iñorekiñ;
erantzun ziran: -Olako lanik
nik ez det nai iñorekiñ,
mundu ontako egun bakarrak
pasa biaitut zurekiñ.
8
Neskatxa onek bere baimena
orla eman ziranian,
aita ta amaren etxera juan
giñan biyaramonian.
Guraso oyek konformaturik
alabaren esanian,
ezkondutzeko esan ziguten
geok nai genduanian.
9
Ezkontzerako urte betian
josten ikasi aurrena,
makiñatxo bat biar zubela
esan zirade urrena:
Bilbao-tikan ekarri nuan
juanda altzan azkarrena,
milla errial kosia zitzaidan
etzan izango txarrena.
10
Migel Deuneian Urnieta-ra
urrengo erromeriya,
ollanda onekin ekusi det nik
makiñabat komeriya;
nere patrikara ustuizia da
beti onen lanteriya,
orrekiñ orla ibiltzia da
guztizko zorakeriya.
11
Orren asea ederrak nola
diran ari naiz azaltzen,
bañan alare orrelakorik
ez da barrendik kejatzen;
beti zerbaiten eske ari da
ez du pakian lajatzen,
eta gañera belarritako
batzuek dizkit eskatzen.
12
Belarritako oyek aukera
gero nobiya gaztiak,
pena ematen ziran ayeri
erosi gabe uztiak;
preziyo oyek ikaratuta
jarriko ditu guztiak,
ogei pezeta dirade neri
patrikaratik kostiak.
13
Illabetera esposatzeko
berak esan ziranian,
pentsatu nuen egongo zala
txit borondate onian.
Begira jarri naiz dama orri
andik urrengo egunian,
Bitoria'ko lebita dun bat
zedukan aldamenian.
14
Mundu onetan gutxi dirade
orren antzeko personak,
ez sinistia obe litzake
orlakuaren esanak.
Biyotzez palso ibilli arren
mingañan ditu itz onak,
amaika barau egin bear du
au artzen duben gizonak.
15
Lenago ere modu ontako
kontuak pasa ei-dira,
erantzutia onek merezi
luke bere arpegira;
orlakuekin geyago ere
laister esposatuko dira,
tranposa orrek denboraz artu
zuen nere despedida.
16
Oraiñ dadukan nobiyo orrek
makiña entregatu zian,
lepuan artuta etorri zaidan
zorrozkillien antzian;
kale kantoyan orrekin dago
lanetik au etortzian,
sukalde otza maiz izango da
au bizitzen dan etxian.
17
Paper onetan dauden bertsuak
nai zituan galerazi,
enpeñu billa nola zebillen
neronek nuen ikusi.
Zu bezelako saltzerak asko
geyago zuen merezi,
nere andregai Goierrikua
gustu badezu ikasi.