inprimatu
Nere etorrera luz maitea
Izenburua:
Nere etorrera luz maitea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere etorrera luz maitea

 

 

 1

 

 Ara nun diran, mendi maiteak,

 ara nun diran zelaiak,

 baserri eder zuri zuriak,

 iturri eta ibaiak;

 Endayan nago txoraturikan,

 zabal zabalik begiyak,

 ara Espaņa, lur oberikan

 ez da Europa gaziyan.

 

 2

 

 Gero pozik bai Donostiara.

 Okendo-aren lurrera,

 zeru polit au utzi bearra,

 nere anayak au pena;

 Irutxulueta maitagarria

 bere tokiya zu zera,

 Beneziaren grazi guziak

 gaur Donostiyan badira.

 

 3

 

 O! Euskal-erri eder maitea,

 ara emen zure semea,

 bere lurrari muņ ematera

 beste gabe etorria,

 zuregatikan emango nuke

 pozik bai nere bizia,

 beti zuretzat ill arteraņo

 gorputz ta anima guzia.

 

 4

 

 Agur, bai, agur Donostiako

 nere anaiak maiteak,

 Bilbaotikan izango dira

 aita zarraren berriak,

 eta gaņera itz neurtuetan

 garbi esanaz egiyak

 su-Amerikan zer gertatzenda

 jakin dezaten egiyak.

 


inprimatu