inprimatu
Nere andregayaren amari
Izenburua:
Nere andregayaren amari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
45.zk.
Orrialdea:
279

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere andregayaren amari

 

 

 1

 

 Begiyak farrez farrez,

 Biyotza negarrez,

 Alaxen juaten nintzan, maitea,

 Zugandik, dolorez.

 

 2

 

 Ama umiak neri

 Parian pasata

 Eztit agurrik egin, maitea.

 Burua jirata.

 

 3

 

 Amak umia neri

 Ez agur egiteko

 ¿Zer palaziyo dauka, maitea,

 Zuri emateko?

 

 4

 

 Palaziyo eder bat

 Aitzaren gañian,

 Ez da aizerik sartzen, maitea,

 Ez dabillenian;

 Ez da euririk sartzen, maitea,

 Egiten eztunian.

 


inprimatu