inprimatu
Nere andrea
Izenburua:
Nere andrea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere andrea

 

 

 1

 

 Ezkongayetan zerbait banintzan

 ezkondu eta ezer ez,

 edertzalia banintzan ere

 aspertunitzan ederrez

 nere gustua egin nuben ta

 orain bizi naiz dolorez.

 

 2

 

 Nere andrea andre ederra zan

 ezkondu nitzan orduan,

 mudatuko zan esperantzarik

 ere batere ez nuan

 surik batere baldin badago

 maiz dago aren onduan.

 

 3

 

 Zokoak oikin tximak jario

 aurra zinzilik besoan,

 adobakia desegokia

 gona zarraren zuloan,

 iru txikiko botella andia

 dauka berekin albuan.

 

 4

 

 Nere andrea alperra dago

 ez da munduan bakarrik,

 gauza gozoen zalea da ta

 ez du egin nai bearrik,

 sekulan ere ondo izango ez da

 alakoaren senarrik.

 

 5

 

 Larunbatetik larunbatera

 garbitzen ditu zatar bi

 bere ayeixek berotutzeko

 egur erretan zama bi

 belaun bietan bana artuta

 ez da isiltzen kantari.

 

 6

 

 Nere andrea goiz jaikitzen da

 festera biar danean,

 buruko miņa egiten zayo

 asi baņo len lanean,

 zurekin zer gertatuko zan

 nik bildurrik ez nuan.

 


inprimatu