inprimatu
Nazioneko besta
Izenburua:
Nazioneko besta
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2010.zk.
Orrialdea:
10

Nazioneako besta

 

 1

 

 Sanperen egin dute besta bat handia;

 Deklaratzera noha, guziek guardia,

 Jaun erretorak ditu oro gomitatu;

 Nazioneako besta dute ohoratu.

 

 2

 

 Atso zahar batzuek, ongi apaindurik,

 Plazara bildu dira, elgar aditurik,

 Ikusi dutenean han etzela deusik,

 Ostatura gan ziren, bihotzak ilunik.

 

 3

 

 Ostatuan sartzean etxeko jaunari

 Atsoek erran diote: "Hots fite, Bettiri!

 Gaur besta handi dugu: iguzu jatera;

 Joan behar dugu gero guziek plazara."

 

 4

 

 Bazkaiteko denboran batak bertzeari

 Oihu egiten zuten: "Hire graziari!

 "Biba nazionea! zioten gogotik,

 "Gaztetan ez dun orai gu bezalakorik".

 

 5

 

 Bazkaldu direnean atso gaztetuak

 Kontrapasetan dire hasi zorotuak:

 "Hots, begira huts-egin, zioten atsoek,

 "Jostatu behar dugu gaur hemen guziek"

 

 6

 

 Dantzatu direnean, arhaso zaharrak

 Kanporat ilki dira, husturik sakelak;

 Plazan arribatzean, bisaiak gorririk,

 Mundu guzia zagon irriz zabaldurik.

 

 7

 

 Jaun erretora berriz Icihorat etorri

 Handik konplimenduka zitzaioten hasi:

 "Hots eue haurrak, orai dantza zaitezte,

 Ni ere zuiekilan abia nindaite.

 

 8

 

 Atsoek errepustajaun erretorari:

 "Zu beharko zaitugu ororen gidari!"

 Emaiten da trunkoa aintzin-gidaritzat,

 Atso zahar guzien gobernatzaletzat.

 

 9

 

 Hasi zenean beraz trunkoa dantzatzen,

 Gure also guziak irriz eman ziren,

 Bore esku zimurrak emanik hanketan,

 Oro begira zauden besta handi hartan.

 

 10

 

 Gure atso gaizoak ez ziren unatzen

 Bere artzainarekin oro kontent ziren:

 Ordean heien senar gaixoek etxean

 Tupina hutsa zuten batu iluntzean.

 

 11

 

 Giza-gaizoak ziren plazarat etorri

 Bere emazten bila, zoroak iduri...

 Jaun erretorak hori ikusi orduko,

 Oihu egin zioten baken egiteko:

 

 12

 

 "Zuk Joanes, edazazu; zuk ere Domingo,

 "Ene eskuetarik zenbait arno trago!

 "Biba nazionea! egizu zuk Pello!

 "Egun hasarretzeak deus ez du balio.

 

 13

 

 "Gizon era emazte, dugun orok edan,

 "Basoa trinkaturik umore onean,

 "Zoazte elgarrekin guziak bakean".

 Besta akabatu zen hola arratsean.


inprimatu